Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

banango (corpusean ez dago; ETCn 41 agerraldi) izlag banakoa; dantza mota.

Puntu eztabaidatua da, baina Dawkinsentzat ez dago dudarik: genea da, eta banango genea; edo hobeto, Dawkinsen berbetan, gene berekoia -berba biak azpimarkatuz, baina bigarrena batez ere guretzat: egoismo erradikalaren tesia-. ETC-literatura, saiakera   Gizabere kooperatiboaz, Joxe Azurmendi, Jakin, 2016

"Itziarren semea" heriotzara kondenatu zuteneko gose-greban, talde guztia eritegian ziegatu gintuztenean (ez zegoen banango ziegarik), barrutia eta murruak leihopean genituen. ETC-literatura, saiakera   Neska bat leku inposiblean, Xabier Amuriza, Elkar, 2018

Peruk berak eta beste batek lagundu zioten sokaraino, eta aurre-eskuak eta atze-eskuak egin zioten banangoaETC-literatura, saiakera   Azeri-dantza, Mila Salterain, Txalaparta, 2017

Banango dantzatu genuen. ETC-prentsa   Berria, 2006-07-12

Aurrekoan lagun batek, dantzaria bera, eskuko telefonoan grabatutako irudiak erakutsi zizkidan: zortzi mutil karrikaren erdian, euskal tradizioaren arabera-edo jantzita baina eskoziar gona nabarmenekin, Durangaldeako banangoari ekiteko prest. ETC-prentsa   Argia, 2009-07-19

Irekitze alternatiboa plazan elkartu jendearen arteko banango, fandango eta arin-arin dantzarekin bukatu zen. ETC-prentsa   Berria, 2019-07-25

Eskualdeko ehun dantzarik baino gehiagok parte hartuko dute, eta hainbat dantza mota eskainiko dituzte: agintariena, zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa, ezpata joko nagusia, binangoa, launangoa, makil jokoa eta txotxongiloa.>>Dena den, bertaratzen diren guztientzat bi dantza izango dira gainerakoak baino bereziagoak: Bizkaiko ezpatadantza eta dantzari dantza. ETC-prentsa   Berria, 2013-06-13

Hunkitu, halaber, Ibai Zabala Asegarceko pilotari eta herrikideak banangoa dantzatu eta besarkada eman zionean. ETC-prentsa   Berria, 2016-10-02

Mutilen dantzek hasiko dute ikuskizuna: banangoa, makilajokoa eta txotxongiloa dantzatuko dituzte. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2012-06-08

12: 00etan hasiko da eguna, foru zelaian agintariei harrera egin, agintarien banango zaharra dantzatu eta alkate soinuarekin batzarrerako deia eginda. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2012-12-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus