Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
[...] osaba Tulliok gauza batzuk zituen egin beharrak garajean, harekin joan nahi banuen banagailuko estalkia askatzen utziko omen zidan, nik begiratu bat bidali nion Cleliari baina ez nuen ulertu arriskurik gabe joan ote nintekeen, asko gustatuko zitzaidan banagailuko estalkia askatzea [...] ETC-literatura, saiakera Oker ttiki garrantzigabeak, Antonio Tabucchi (Fernando Rey), Elkar/Alberdania, 2007
Gero Woolworth's bisitatu zuen, lepotik zintzilik Telegram egunkariaren poltsa belztua zeukan begi tristeko gizonaren aurretik, haurrek beren amei txikle-bola beltz erraldoia irabazteko proba egiteko txanpon bat eskatzen zieten txikle-banagailuen aurretik, arraina, patata frijituak eta aza-entsalada edo Woolworth's Special Steak Um sandwicha saltzen zuten kabina laranja-kolorekoen eta formikazko mahaien aurretik igarota. ETC-literatura, saiakera Annabel, Kathleen Winter (Josu Zabaleta), Erein, 2013
Lau ate, 535 litro, gune anitzeko konpartimendua, ur eta izotz banagailua, minibarra, akabera altzairu herdoilgaitz hatz-marken aurkakoa. ETC-literatura, saiakera Isil-mandataria, Jean Echenoz (Gerardo Markuleta), Meettok, 2016
Ideia ez da, preserbatiboentzat bezala, ikastetxeetan testen banagailuak jartzea. ETC-prentsa Berria, 2015-12-01
Gorako hodien kopurua kalkulatzeko, gogoan izan horietako bakar batek ere ez dituela 10 solairu baino gehiago hornitu behar, dela banagailu adarkatuez, dela eraztun eran jarritako banagailuez (1.2.b irudia). ETC-zientzia, zuzenbidea Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008
Banagailuaren kablea kentzeak autoa mugitzea eragozten du, baina horrek ez du esan nahi autoa banagailuaren kableak kontrolatzen duenik. ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntza-sena, Steven Pinker (Garikoitz Knörr), EHU, 2010
Motor-karkasak, telefonoak, auto-banagailua, osagai elektrikoak ETC-zientzia, zuzenbidea Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011
Horrela, banagailu optikoetan gertatzen diren potentzia-galerek sareetako nodo-kopurua mugatzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Komunikazio optikoetako sistemak, Gotzon Aldabaldetreku / Gaizka Durana, EHU/UPV, 2019
Dei-banagailu automatikoa ("Automatic Call Distributor" edota "ACD" ingelesez) deiak telefono jakin batzuetara bideratzen dituen sistema edo gailua da. ETC-entziklopedia Dei-banagailu automatiko, Wikipedia
Ardatzaren gainean, batez ere motor zaharretan, erregai-ponparen eragintzarako espeka eszentriko bat dago kokatuta eta, gasolinako motorretan, pizketa-banagailuaren mandorako arraste-pinoia, espeka-ardatza gasen sarrera eta irteera balbulen bidez kontrolatzeko erabiltzen den mekanismoa baita. ETC-entziklopedia Espeka-ardatz, Wikipedia