Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
balota (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi) iz meta.
Iturenera bidean traktorerik ez, herriko gazteei belar idor balota bat non eros zitekeen galdetzean abererik ez zutela, hara zer erantzun diguten ordenagailu pantailaren gibeletik burua altxatu eta gero. ETC-prentsa Berria, 2011-01-02
Botilak alimaleko balotetan tinkatuak heltzen zaizkigu. ETC-prentsa Herria, 2011-06-02
Departamendu hoietan bizi duten idortea dela-eta, ELB sindikatak bere elkartasuna adierazi nahi izan du, 120 tona belar (500 bat balota, hemengo 80 bat laborarik eskainirik) igorriz beharretan diren laborarieri. ETC-prentsa Herria, 2011-07-21
Herritar laborariekin mintzatu eta antolatu du belar balota biltze bat, iragan da urriaren 4ean Laborari magasinaren ondoan. ETC-prentsa Herria, 2011-10-13