Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barbarotasunaren eta erlijioaren garaipena deskribatu dut. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 94. orr.
Denboraren igarotzeak normalean limes-aren babesleen aurka eta barbaro erasotzaileen alde jokatu duela, azkenean eustorma lehertu eta barbarotasunaren uholdeak aurrez zegoen gizarte-egitura mapatik garbitu arte. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 319. orr.
Estatuaren eta familiaren lokarriak laxatu egin ziren: gizartearen egitura bere osagai indibidualetan deseginez joan zen eta, beraz, barbarotasunean eroriz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 96. orr.
Hazkundealdian, zibilizazioa pixkanaka inguruko barbarotasunera degradatu zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 142. orr.
Arruntasuna eta barbarotasuna maneretan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 440. orr.
Barbarotasun berri eta beldurgarriagoa nagusitu da Mendebaldeko Kristandadearen beraren antzinako guneetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 438. orr.
Barbarotasun anarkikoaren hasierako erronkak erantzun eraginkorra sortarazi zuela erakunde politiko berri baten, hiri-estatuaren, forman. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 316. orr.
Eskandinaviatik etorritako barbarotasun-bolada batek. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 290. orr.