Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baldrestu (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi) da/du ad baldres bihurtu.

Alkoholarentzat baizik ez dira bizi eta hartan usteltzen dira, gizon ilun, aberetu eta baldrestuak bihurtu arte, Zarijeren ostatuko zokoetan eserita daudenak bezalakoak. ETC-literatura, saiakera   Zubi bat Drinaren gainean, Ivo Andric (Karlos Zabala), Alberdania-Elkar, 2010

Ceciliak frankotan igoa zion amari tea bere gelara -bera bezain baldrestua- elkarrekin solasaldiren bat bakarrean izateko esperantzan. ETC-literatura, saiakera   Hoben-ordaina, McEwan, Ian (Xabier Olarra), Igela, 2013

Materialaren osagai-konbinazio zehatza zein den ez dakit, baina ondoetorria izan bedi aurrerapausoa, igerileku publikoetan egoten diren plastiko baldrestuzko etzaulkien kume hobetua, ez baita azalera itsasten eta ez baitu hurrupatze-soinu puzkertirik ateratzen ere, gorputz izerditua posizioz aldatzen duzunero. ETC-literatura, saiakera   Sekula gehiago egingo ez dudan..., David Foster Wallace (Danele Sarriugarte), Pasazaite, 2016

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus