Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alegia, hipotesi konplikatu bat probatu aurretik, ziur izan behar duzu haren bakuntze batek ez dituela egitateak hark bezain ongi argituko. ETC-literatura, saiakera Artikulu eta hitzaldien bilduma, Charles Sanders Peirce (Ibon Uribarri), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005
Berdea edo urdina? Independentzia edo batasuna? Bihar egingo dituzten presidentetzarako bozak gehiegi bakuntzea da hori, baina horren arabera erabakiko dute botoa 16 milioi taiwandarrek. ETC-prentsa Berria, 2008-03-21
Gutxienez aztertu beharreko gaiak mami politiko handikoak dira: Oinarrizko Eskubideen Agiriaren estatusa; nazioetako Parlamentuen egitekoa; Itunak bakuntzea eta estatu kideen eta batasunaren eskumenak zehaztea. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-11-14
Argi dago, beraz, legegileak ahalik eta bakuntze edo sinplifikazio handiena lortzea izan duela xede prozedura erkide bat hainbat suposamendutarako ezartzean. ETC-zientzia, zuzenbidea Prozedura Zibileko Lege berria Bilduma, Iñaki Esparza, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2001
Pielek (1947: 149-150) Meyer-Lübkeri kontra eginez garrantzia kentzen dio kristautasunak izenen sorreran izan duen eraginari, eta Kajantok (1977: 426) uste du erlijio haren papera hutsala izan zela eta izena bakuntzearen arrazoiak sozialak eta are onomastiko hutsak izan zirela. ETC-zientzia, zuzenbidea Euskal deiturategia: patronimia, Patxi Salaberri, UEU, 2003
Bestalde, Arantzazun kontsonante-multzoak bakuntzearen bidetik jo zen, italieraren bidea hartu zen, nolazpait esateko, eta fonetika naturalarena, eta hemen ere traizioa egin zaio Arantzazukoari, berriro ere nazioarteko pedantekeria zaharraren aurrean makurtuz eta aBSentzia, objeKTu, PNeumatiko eta abarrak irentsaraziz. ETC-zientzia, zuzenbidea Euskal hizkuntzalaritzaren egungo zenbait ikerlerro, Askoren artean, UEU, 2014
Mendebaldeko (A-B) autoreetan, ordea, -eta (Bet, VJ, Kap, Arz) eta -tute (Zub soilik) aurkitzen dugu lehendabiziko aditzarekin (VJ-ek eta Kap-k parkaetan, bokal bakuntzerik gabe), eta bigarrenarekin, jausi darabiltenez, -te bakarrik, espero zitekeen bezala.13 ETC-zientzia, zuzenbidea Hire bordatxoan. Txipi Ormaetxea omenduz, Askoren artean, EHU/UPV, 2016