Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bakterizida bakterioak deuseztatu edo hiltzen dituen substantziari deritzo. Bakterizidak antimikrobiano mota bat besterik ez dira. ETC-entziklopedia Bakterizida, Wikipedia
Drogen eta gai bakteriziden jarduera espezifikoak antzeko azalpena dauka. ETC-literatura, saiakera Helize bikoitza, James D. Watson (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Beste batek ez-labaingarriekin eta bakterizidekin asper-asper eginda zegoela eta proposamen hura ez zuela onartzen inondik inora ere. ETC-literatura, saiakera Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013
Antiseptikoa da, fungizida, bakterizida, garbigarria, hitz batez. ETC-prentsa Berria, 2007-10-20
Funtsezko lau elementuk osatzen dute eskabetxea: ozpina (kontserbatzailea eta zapore-bizigarria), olioa (zapore leungarria), ereinotza eta piperbeltza (fungizida eta bakterizidak). ETC-prentsa Berria, 2009-03-21
Eztiak dituen inhibidina izeneko substantziei esker, propietate bakterizida eta antiseptikoak ditu (infekzioaren aurkakoak). ETC-prentsa Berria, 2011-10-18
Antzinatik eztia haragia kontserbatzeko erabili bazuten, bere ahalmen bakterizidagatik da. ETC-prentsa Argia, 2005-11-13
Intsektua itsatsi eta erabat jan artean usteldu ez dadin, gai bakterizida bat du, otordu lasaiak asko balio duela! ETC-prentsa Argia, 2009-06-07
Dioenez, eztiak berezko bakterizida naturalak ditu, eta "horiek gorputzari laguntzen diote". ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2015-03-06
Gainera, printzipio aktibo batzuen ahalmen bakterizida indarrik gabe geratzen da hotzean, baina piztu egiten da berotutakoan. ETC-zientzia, zuzenbidea Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007
Usain horren aurka erabiltzen ditugun desodoranteek substantzia bakterizidak dituzte, mikrobioak hiltzen dituztenak. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikrobiologiaren mundu liluragarria, Josu Albero, EHU/UPV, 2019