Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bakteriologia (corpusean ez dago; ETCn 60 agerraldi) iz bakterioak aztertzen dituena mikrobiologiaren adarra.

Bakteriologia bakterioak, horien morfologia eta izaerari dagokion guztia ikertzen duen mikrobiologiaren alorra da. Bakteriologiak arlo asko ditu aztergai, medikuntzarekin lotuta daudenak gehienak, baina eritasun kutsakorren jatorria aztertzea da nagusia. ETC-entziklopedia   Bakteriologia, Wikipedia

Jende gehienak, izan ere, zientzia bat ikasten duenean, demagun bakteriologia ikasten duenean, adibidez, aurkitzen dituen termino teknikoen esanahiak bilatzen ahalegindu behar du lehendabizi. ETC-literatura, saiakera   Gizarte irekia II, Karl R. Popper (Josu Zabaleta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Segurtasun indarrek eskutitza Estrasburgoko Bakteriologia Institutura bidali zuten. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-10-18

Hasieran ez zitzaidan gehiegi gustatu, batez ere Madrilen beste proposamen batzuk ere banituelako Consejo Superior de Investigaciones Cientificas delako horretan, Genetika eta Bakteriologia ikasteko, eta hori bai, gustatzen zitzaidan. ETC-prentsa   Argia, 2004-10-17

Aurrerapen horiek guztiz aldatu zuten bakteriologiaren itxura, eta haiei esker hasi zen nazioarteko mediku eta zientzialarien taldea organismo ñimiño horiei tankera ematen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zientziaren historia txiki bat, William F. Bynum (Juan Garzia Garmendia), EHU/UPV, 2018

Uraren erabateko analisi fisiko, kimiko eta bakteriologiakoa, plagizidak, erradioaktibitatea, hidrokarburoak eta trihalometanoak salbu ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen aldaketa, , Eusko Legebiltzarra, 2006

Oso eragiketa ohikoa da bakteriologianETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Bronkoskopiari esker, jariakinak har ditzakegu zitologia- eta bakteriologia-azterketak egiteko, baita biopsia-laginak ere azterketa histopatologikoetarako (bronkio-xurgatzea, bronkio-albeoloak garbitzea eta biopsia transbronkiala). ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida , Askoren artean, EHU, 2008

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus