Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bakoitzean postpos aldi bakoitzean.

Hizkuntzaren txokea uste baino handiagoa izan da eta telefonoak jotzen duen bakoitzean beldurrak jota egoten naiz bestaldean esango didatena ulertuko ez dudalako.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 23. orr.

Januta bere alaba etorri zaio eguerdi aldera, ustekabean, eta luze aritu dira hizketan, bazkaldu bitartean eta baita bazkalostean ere, Januta agertzen den bakoitzean bezala.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 36. orr.

Betaurrekoak kopetan jarri zituen, zerbait serioa esan behar zuela iruditzen zitzaion bakoitzean egiten zuen bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 30. orr.

Telefonoak jotzen zuen bakoitzean gauza bera bururatzen zitzaidan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 50. orr.

Txerrenkume honek nire eztei gauean bahitu ninduenetik, horrela mendekatzen dut ahal dudan bakoitzean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 17. orr.

"Astoa halakoa!", esaten zion aitak ama ileapaindegitik itzultzen zen bakoitzean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 14. orr.

Aukera zeukan bakoitzean beste neskaren batekin saiatzen zela? ez zion ardura.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 18. orr.

Emakume baten ondoan izan naizen bakoitzean, zerbait irakatsi dit hark neure buruaz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 93. orr.

Familia biltzen den bakoitzean, aurpegiak ilundu egiten dira.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 46. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus