Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dutxatzera noak. Ea bakartokian bake pixkat topatzen dudan. ETC-telebista S.O.S., Goenkale, 2009
Bakartokiko lurzoruko misterio kontrolaezina. ETC-literatura, saiakera Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry (Karlos del Olmo), Elkar, 2008
Batez ere mutikoak komuna ikustea nahi zuen, eta lehendabizi gizonen bakartokira joan eta hoditeria aztertu zuten. ETC-literatura, saiakera Ez da erraza gizon on bat aurkitzea, Flannery O'Connor (Itziar Otegi), Elkar, 2009
Xabier bakartokitik irten denean, masajeen karpa aldera jo dute bi lagunek; gainean izan arte ez dira jabetu, baina, ohatilan zegoena beren adiskide Iñaki zela. ETC-literatura, saiakera Argi-itzalen neurria, Xabier Artola, Elkar, 2011
Abantaila handia da, bakartoki honetan, nornahiren zernahi dela lotsagarri (ez naiz, beraz, salbuespen nazkagarri bat), ipurdia garbitzeko ama! deiadarka ari den haurra ez bada. ETC-literatura, saiakera 4x4 operazioa, Xabier Amuriza, Lanku, 2013
Txiza zutik egiteko zeren ilararekiko paraleloan, bakartokietako ateak daude. ETC-literatura, saiakera Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua, Edorta Jimenez, Txalaparta, 2018
Nik esan nion kubatarrak ikusiak nituela Miamin bakartokiak txukuntzen eta zoruak belauniko garbitzen trapuz, baina baita Cadillac autoak gidatzen ere. ETC-prentsa Berria, 2008-02-23
12 urtez lozorroan egon ondoren, jainkoa esnatu zenean, bakartokira joan zen. ETC-prentsa Berria, 2009-11-11
Hori bai, gauzak diren bezala: denok hartzen dugu atsegin hain betebehar pertsonalean: pentsa, bakartoki ere esaten zaio? geltokietako komunei horrela deitzea bekatu litzateke, ordea?. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2019-03-15
311n utzi zuen bere bakartokia, Alexandria bisitatu eta arrianismoaren aurka predikatzeko. ETC-entziklopedia Anton abadea, Wikipedia