Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta hiru oinarri proposatu ditu EAJk, alderdien arteko akordiorako:" Euskal gizartearen erabaki ahalmena, euskal gizartearen aniztasunari dagokion begirunea eta alde bakarkeriarik eza". ETC-prentsa Berria, 2005-08-25
Guk planteatzen dugu horrelako egoera batean inposiziorik gabeko baina debekurik gabeko prozesu bat izan behar duela, euskal gizartearen borondatearen errespetuz eta alde bakarkeriarik gabe. ETC-prentsa Berria, 2005-08-28
Bush Etxe Zurira heltzean aldatu zen lehenengo gauza zera izan zen: AEBetako atzerri politikak errepublikanoen bakarkeria tipikoa berriz hartu zuela, beti ere behar bezalako potentzia hegemoniko orok izaten duen oinarrizko aldebakarreko politikari atxikita. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-09-08
Ajax, Girondins eta Bartzelonan jardun ostean jokalariaren kalitatea ezaguna zen, baina Manek hori baino zerbait gehiago eskatu zion Gasteiza heldu bezain pronto: izerdi patsetan bukatzea partidak eta bakarkeriei uko egitea taldearen alde. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-02-26
Honek, norbera bakarkeria batetara darama. ETC-prentsa Argia, 2000-12-17
Napoleon III-ak, 1789ko iraultza ahazturik, bakarkeria lotsagarrian zeraman bere agintea. ETC-prentsa Argia, 2001-04-08
Bakarkeria, elkarbizitza oztopatu eta pertsonen arteko harremanak saihestu, automobila ezinbesteko tresna bihurtu eta kaltegarri deritzogun ohitura luzea sorrarazi eta indartu egiten dute merkataritza-gune horiek. ETC-prentsa Goienkaria, 2007-03-16
Izan ere Lurra planetaren suntsiketa, hizkuntza-altxor unibertsalaren desegitea, gizakien esplotazioa eta gizadiaren miseria, eta gizabanakoen hazkunde eskizofrenikoa, bakarkeria... horrek denak eredu aldaketa eskatzen du. ETC-prentsa Berria, 2013-02-12
Mendian ezezagunari diosalik egiten ez dionak jende artean ez du ematen oso abegikorra izango denik, eta, agian, bakarkeriaren gaitzak jota egon liteke. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2017-09-08
Baina, bere ustean, alde-bakarkeria hori, oztopo izan beharrean, historia ulertzeko ezinbesteko aurrebaldintza bilakatzen da: ETC-zientzia, zuzenbidea Oroimenaren lekuak eta lekukoak, Askoren artean, EHU/UPV, 2016