Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zenbat lekutan ikusia ote nago neroni motikotan, aurreneko pinudien bakanketak egin, pinu egurra mandoz atera kamio bazterreko zabaldiren batera, eta gero han, egur pilaren ondoan bertan, bi lagun pinu zuritzen, beren azeak dantzatuz. ETC-literatura, saiakera Dakiguna ikasten, Patziku Perurena, Alberdania, 2007
Baso-bakanketa, entresaka-edo, egiteko modu egoki askoa, auzolan-tradizioaren haritikoa betebetean, euskaldunok zilborzale bakarti egozentriko hutsak bihurtu aurretiko garaien oroigarri (nostalgia punttua onartzen badidazu, oso zientifikoa ez izan arren) . ETC-literatura, saiakera Terra Sigillata, Joxe Austin Arrieta, Txalaparta, 2008
Erabiltzaileek RSA behar bezala erabilita ere, kode-hausleek bakanketa-lan handia egin dezakete atzemandako mezuetatik informazioa erauzteko. ETC-literatura, saiakera Kodeen liburua, Simon Singh (Idoia Santamaria Urkaregi), Elhuyar, 2012
Bakanketa egin nahirik bezala begiratu eta hitzen artean murgildu zen: ETC-literatura, saiakera Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013
Emakume askok bere itxurarekin duen konplexuak eta gutxiesteko joerak ez du gehiegi laguntzen jendaurrera ziur ateratzeko: saiorako zer jantzi aukeratzerakoan, lehen bakanketan geratzen dira kanpoan gonak, eta eskote zabalak. ETC-prentsa Berria, 2005-04-02
Bakanketa lanetan, zuhaitz batzuk botatzen dira, eskasenak normalean, honela neurri handiko egurra lortuko da. ETC-prentsa Argia, 2001-11-04
Hau basoak hobeto zaintzen direlako izan daiteke, bakanketak, inausketak... egiten direlako. ETC-prentsa Argia, 2001-11-04
Sariaren duintasunarekin zerikusia dutenak: lehenbiziko liburu bakanketa aldrebesa hobetu beharra, benetan denbora saria merezi duena ongi hautatzen enplegatu barik bestelako bigarren mailako gorabeherak lehen mailako bihurtu izana "irabazlea ordu erdi laburrean erabaki zen". ETC-prentsa Argia, 2007-03-01
Bien bitartean, landaketa egiteko diru-laguntza jasoko da lehenik eta garbiketa egiteko diru-laguntza ondoren, baita bakanketa eta inausketa egitekoak ere. ETC-zientzia, zuzenbidea Landa-eremua EAEn, Leire Milikua Larramendi, UEU, 2015