Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nahiz eta hori bakanetan gertatzen zen, zeren eta aita baitzen buru haien artean buru, eztabaiden nondik-norakoak fintkatzen eta bideratzen zituena, eta hark laketago izaiten zituen ehizarekin loturikako gaiak... eta bertze jaun gehienek ere bai, egia erran. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 225. orr.
Sintoma balios horiek arimaren men egitea iragartzen dute, hutsik ere egin gabe: baina men egite hori oso bakanetan baizik ez da oraino zentzumenetaraino heldu; uste dut betiere arriskutsua izaten dela halaber urrats nabarmenegirik egiten saiatzea; zeren nork bere buruaren uzte hori ez izanik plazer txit eztirik gabea, ezin jakin norbait egoera horretarik ateratzera nola behartu, nahitaez defentsarako mesedetan datekeen beltzuririk sorrarazi gabe. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 320. orr.
Bere amona: Laila Mani, posizio handiko emakumea, haurrek bere territorioa, bere alfonbrak, txit bakanetan eta oso kontuz zapal zitzaketenak.->04OtsA01¬32<-Animaliak ikaragarri maite ditut eta oso bakanetan ikusten ditugu harrizko hiri honetan; baina ni lehen Ithilienen bizi eta goi haranetatik jaitsi zen herri batekoa naiz.->04GarJ01¬174<-Izan ere, bakanetan baino ez dira egoten beren artean erabat ados une jakin batean indarrean dabiltzan sinesteak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 86. orr.
Oso bakanetan ikusi nuen Odeonen ezagutu nuenetik, handik gutxira beste mutil bat agertu baitzen pelikulak proiektatzera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 119. orr.