Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bakailaoketari (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi) iz bakailaoa arrantzatzeko ontzia.
Bakailao-ontzia, bakailaoketaria edo bakailaozalea bakailaoaren arrantzan espezializaturik dagoen arrantza-ontzia da. ETC-entziklopedia Bakailao-ontzi, Wikipedia
Pasaiako altutako itsasontziak asko izan ziren 1960ko hamarkadan: 280 ontzi izatera ere heldu ziren. Gaur egun ordea 58 besterik ez dira, horietatik 20 bakailaoketariak, 9 izozkailuak eta 29 arrastekoak; guztira 1.000 arrantzale dituzte. ETC-entziklopedia Donostialdea, Wikipedia