Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baiko adlag bezain laster.

jasan dituen irainak, bizkarrean balaku batzuk egin baiko, ahaztu egiten ditu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 9. orr.

Baina ez zuen ezeren argitzeko astirik ukan hiru arrazoirengatik: batetik Farenheit hitza entzun baiko, haserre gorriak lauhazkatu zuelakoan Peter, bushean higatu urteak gogoan agian, sutsuki Bushen aldekoa baitzen eta Bush leinukoek obratzen zutena errotik begiko zuen, izan Irakeko gerla edo abortuaren legearen ezabatzeko xedea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 305. orr.

Europan sartu baiko, galdetu egin zuen ea zein zen herririk zaharrena.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 120. orr.

Gaineala zalhe ari zen eüskal telefona: goizean eskolala baiko, hiru kilometretan llabürbidez, jakiten günüan agitü berri zena, eta kasik agitzen ari zena.  Herria   2001-05-31

Egitarau xeherik ez düt orano, bena jakin baiko zabaltü gei düt kazetako xoko hontan, edo ahalaz lehen ostoaldean.  Herria   2001-04-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus