Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baiki adlag ‘bai’ adizlagunaren indargarria.

Eztabaidagarria eta zehaztasun handirik gabea, baiki.  Berria - Kultura   2004-04-21

Ia berrogei urte, baiki.  Berria - Harian   2005-12-06

Antza zuten baiki, iparraldeko itsasoak hegoaldekoaren antza duen bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.

Egun horretan, ostera ere ikusiko dugu, baiki, harridura eta espantu miretsizko norgehiagoka bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 96. orr.

Baiki, auzune hartan bizi izan zen zure borreroa.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 70. orr.

Eskualduna astekari bonapartistako artikulu herratsuen irakurketa argigarria da karia horretara: zezenak ziren baiki Errepublikan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 83. orr.

Ezaupidea egiten hasteko modu posible bat, baiki.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 120. orr.

Amaia, baiki, berezkoa zuen alaitasuna apurka galduz joan zen debeku haiengatik, lantxurda goizeko eguzkipean desegiten den bezalatsu.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 29. orr.

Elkarraldiaren tentsioa areagotzeko, baiki, Legardek enkontru gaiztoak izan daitezkeen leku bat aukeratu du: Les Charmilles edaritegia.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 171. orr.

Ez dezagun ahaztu, gure jarduna errepikakorra bada ere (errepikapenaz ari gara, baiki), umeen hizkerari beste behin so egitea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 34. orr.

Baiki, minutu guti batzuk izan direla erranen zenuke.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 21. orr.

Halaberean nik, hiru aldiz uzkurtu eta harrotu nuen eskuin eskuko eri zuzena: baiki, amesgaizto bat -izana?- nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 354. orr.

Sekula hasi nahi izan ez genituen -eta gure harrokeriak, baiki, has ez zitezen lortu zuen- istorioak ere ez dira sekula bukatzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 183. orr.

Bi egun iraun zuen segurtasunezko behaketaldiak, baiki, eta bi egun haietan ere gai izan nintzen komunera-eta neure kabuz joateko, nahiz gazura aldean eraman behar izan pertika batetik zintzilik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 145. orr.

Baiki, Hamleten aldarteak ezinago atsegin zaizkit.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 119. orr.

Errege bertzea bezain harriturik zegoen baiki, eta hura bezain joa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 231. orr.

Baiki, baina orduan, zein da irizpidea?  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 30. orr.

Baiki, baiki, eta, zeinen partetik zoaz haren bila?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 124. orr.

Baiki, aberatsa zara zeure buruaren iritzi onez: ni ordea ustez ez naiz aberatsa xalotasunez; zeren neure buruari behatuagatik, ez dezaket hein horretaraino beheititua ikus.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 419. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus