Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bahetze (corpusean ez dago; ETCn 52 agerraldi) iz bahetik igarotzea. ik galbahetze.

Gero Martinsonek bahetze oinarrizko bat egiten zuen. ETC-literatura, saiakera   Aurpegirik gabeko hiltzaileak, Henning Mankell (Juan Mari Mendizabal), Erein, 2009

Bahe bibrakorren tresnekin edo pikortatua airearen indarrez kanporatzen duten tresnekin bahetzea da metodorik erabilienetako bat. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Mikroskopia optikoa eta bahetze analitikoa dira gehien erabiltzen diren granulometria-analisietariko batzuk. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Bahetze bidezko analisi granulometrikoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lurzorua aztertzeko eta ikertzeko oinarriak, Askoren artean, EHU, 2010

Bahetze bizkor bat egiteko tresna egokia da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua, Mikel Haranburu, Marian Soroa, Joana Esteve, Nekane Balluerka, Arantxa Gorostiaga, UEU, 2011

Garrantzi analitiko handiko lehentasunak eta kontzepzioak adierazten ditu irudien eta eszenen bahetzeakETC-zientzia, zuzenbidea   Basker. 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak, Argibel Euba Ugarte, EHU/UPV, 2016

Leishmania infantum amastigote axenikoetan konposatu berrien zitotoxititatea bahetzea eta selektibotasun indize bat lortzea THP-1 zeluletan duten eraginkortasunarekin alderatuta. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Zientzia zehatzak eta Natur zientziak, Askoren artean, UEU, 2017

Jaioberrien bahetze programa lehen pausoa baino ez da. ETC-prentsa   Berria, 2010-02-13

Esku finagoak zituztenez, kartutxogileak haiek ziren, hots, dinamita kartutxoetan sartzeaz eta lehergaia bahetzeaz arduratzen ziren. ETC-prentsa   Argia, 2008-12-14

Urtekaria, erreferentzia sendoa bilakatu da 25 urte hauetan, euskal kulturaren ertz guztiak ezagutzea eta bahetzea baitu xede. ETC-prentsa   Argia, 2009-02-01

Eta bahetze metodoek luzaroan iraungo zuten. ETC-prentsa   Argia, 2014-12-07

Handik ateratzen den lur guztia bahetze tokira joaten da. ETC-prentsa   Berria, 2017-07-30

Testuinguru horretan, ikurrinek faktore hauek identifikatzen laguntzen diote fisioterapeutari, hipotesiak egin ahal izateko eta tratamenduaren norabidea zehazte aldera. Horretara, lehendik ere egiten zen "screening" edo bahetze klasikoari (ikurrin gorriak) beste hainbat sailkapen gehitu zaizkio. ETC-entziklopedia   Ikurrinen sistema (fisioterapia) , Wikipedia

Udaldian hondartzaren garbiketa trinkoagoa egiten da, irudian ikus daitekken makinak burutzen duen hondarraren bahetzea kasu. ETC-entziklopedia   Kontxa, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus