Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Klovis Frankoak, adibidez, Erromatar Inperioaren ondorengo estatu barbaroen sortzaile guztien arteko arrakastatsuenak [...] Anastasio enperadoreagandik prokontsul-titulua eta kontsul-intsigniak eskuratu zituen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.
Zintzo izan behar, beren onbidea ekarriko zieten nazio barbaroen artean bizi izateko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 13. orr.
Adrianen Harresiak, Caledonia barbaroa erromatarrek menperaturik zeukaten Britaniarren eremutik bereizten zuenak, [...]. Berria - Kultura 2004-11-28
Kolonia horiek herri barbaroekin salerosketan aritu ziren, metropoliarekin harremanak izan zituzten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 36. orr.
Buruzagi barbaro zuhurrenak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 15. orr.
Sarkin barbaroak kasu batzuetan lotura izan ziren zibilizazio zenduaren eta ondorengo jaio berriaren artean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 164. orr.
Ipar Europako Rhinez bestaldeko oihanetako biztanle barbaroak gai egin zituen artean basoz estalitako Germania erromatar konkistatik [...] salbatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.
Zeltek kristautasuna moldeatu zuten beren gizarte-ondare barbarora egokitzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.
Gerra-talde barbaro batzuk kultura atzerritarraren tinduaz blai eginda zeuden. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 12. orr.
Limes-aren alde barbaroan metatzen den energia psikikoa oso neurri txikian bakarrik dator mugaz bestaldeko barbaroen gizarte-ondare kaskarretik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 144. orr.
Hurrena latina ez beste guzia izanen zen hizkera "barbaro". Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 325. orr.
Greziarrentzat latindarrak barbaroak ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.
San Juanak izan baitira, nolabait esan, mundu barbaroa judukristautu dutenak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 69. orr.
Herri basati eta barbaroen feudalismotik urrutiratu eta erromatar errepublikazaleen arimaz jantzia zena. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 63. orr.
Afrikako kostetako herri gehienak basatiak edo barbaroak dira. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 28. orr.
Atenarra da, ala barbaroa? Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 115. orr.
Erromatarra barbaroa da, "arimagabeko, ezfilosofiko, arterik gabeko, arrazatsu brutalitateraino, kupidagabeki arrakastari begiratua, kultura heleniarraren eta ezerezaren artean kokatzen da". Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 231. orr.
Hauek harri benetan biziak dira, duela bederatzi edo hamar mende daude hemen, gehiago ez bada, barbaroen garaietatik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 95. orr.
Erromatar Inperioaren eta Ipar Europako barbaroen arteko muga militarra. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.
Barbaroen inbasioen eraginpeko izan arren, Mendebaldean ondoren sortutako erresumek jaso ahal izan zituzten kultura erromatarraren hondarrak, hizkuntza latindarretik hasita. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.
Nola galdu ziren barbaroen legeen kodeak eta kapitularrak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 200. orr.
In partibus civilium sartzen diren barbaroek, izan ere, beren burua kolapso morala pairatzera kondenatu dute, beren sartze horren ezinbesteko ondorio gisa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 155. orr.
Barbaroen bihotz basatiak zibilizazioaren gozotasunarekin bigundu zituelako. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1230. orr.
Barbaro mantxuek ere [...] herri-aurkakotasuna sortu zuten, Hegoaldeko Txinan, behintzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 20. orr.
Pertsiar barbaroen sorterria [...] menditsua eta idorra zen, eta giza harremanetako bideetatik urruti zegoen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 54. orr.
Marka-gizonak dira, kanpoko barbaroen aurka mugak babestuz zibilizazio bateko kide izateko eskubidea errebindikatu dutenak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 51. orr.
Mundu-mailako gure sistemak ez die zertan beldur izan mugaz harantzagoko barbaro benetakoen gerakin errukarriei. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 37. orr.
Bitartean, gizagaixoak zutik egon behar, inguruan zuen barbaro-saldoaren hizkuntz nahaspila harekin moldatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 229. orr.
Desintegratzen ari den zibilizazio baten eta bere mugaz harantzagoko barbaro-multzo setatien arteko gatazka. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 319. orr.
Niri, ingeles barbaro honi, eman zait misterio garden hori agerian jartzea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.
Hauek bizkaitarrak dituk, astoen lengoaian mintzo diren barbaroak, alegia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 548. orr.
Ikasle-garaian hainbeste gogaitu zuten formulen mota berekoa zen hura; Grosrouvre hizkuntza basa eta zakar batean mintzo zen barbarotzat agerrarazten zioten horietakoa, alegia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 306. orr.
"Razionala" ez da izaten zer garen, nola garen baizik: eta guk ohil eta barbarotzat jotzen dugun askok, "guk adina edo gehiago darabil arrazoimena". Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 113. orr.
Lukrezio itzuli zenean, berekin zekarren etxe goitsu hutsera, atari larderiatsurantz eta esklabo mutuen artera, afrikar emakume eder, barbaro eta gaizto bat. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.
Donostiarrek, nola pixka bat zibilizatu egin diren -desnaturaldu alegia-, basatitzat daukate Pasaia; haren naturaltasun eta jatortasuna, barbaroa iruditzen zaie: hau da, Pasaia natural paregabe hori beraiei barbaroa iruditzeraino barbaroak bihurtu ditu beren zibilizazio apurrak donostiarrak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 21. orr.
Egoista hutsa omen bainintzen, zakarra, gustu-kontuan barbaroa, eta emakumeekin gizabiderik gabea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.
Durán-ek erromantze primitiboak, barbaroegiak oraindik bere gustuarentzat, ez zituen arima espainolaren guztiz duinak ebazten. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 33. orr.
Israelgo Armada Gazan egiten ari dena sarraskia da eta, oro har, ekintza barbaro, basati eta ankerra. Berria - Mundua 2004-05-21
Terroristak barbaroak dira eta ezerk ez nau geldiaraziko haiek harrapatu eta hil arte, edonon daudela ere», esan zuen. Berria - Mundua 2004-10-31
gerra talde barbaroak (4); herri barbaro (4); herri barbaroek (5)
barbaroen alde (3); barbaroen artean (5); barbaroen arteko (3); barbaroen aurka (5); barbaroen aurkako (3); barbaroen lege (4); barbaroen legeak (5); barbaroen legeen (18); barbaroen legeen kodeetan (4); eta barbaroen (5); herri barbaroen (15); herri barbaroen legeak (3); herri barbaroen legeen (3); lege barbaroen (4); mendebaldeko barbaroen (3); mugaz bestaldeko barbaroen (4); nazio barbaroen (3)