Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

babesorri (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi) iz liburu baten hasieran edota amaieran jartzen den orri zuria.

Gellhorn andere?oaren argazki bat ageri da, liburuaren babesorrian klip batekin lotuta. ETC-literatura, saiakera   Mrs. Hemingway, Naomi Wood (Garazi Goia), Txalaparta, 2016

Jaso nuen liburua lurretik, atzera bere lekuan uzteko, eta babesorrian zabaldu zitzaidan, hango izenak agerian geratuz: Stan eta Marigold Vorguilla. ETC-literatura, saiakera   Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak, Alice Munro (Isabel Etxeberria Ramirez), Erein-Igela, 2018

Berriz ere ikusi nahi zuen aita Elinorren liburuentzako jantzi berriak egiten, zigiluarekin larruaren gainean urrezko irudi hauskorrak itsasten, hasieran jartzeko babesorriak aukeratzen, kola irabiatzen eta prentsa gogor estutzen. ETC-literatura, saiakera   Tinta-bihotz, Cornelia Funke (Naroa Zubillaga), Elkar, 2009

Eskura, eta babesorrietatik irekia, belusezko kuxinaren gainean, liburu bat, Korana. ETC-prentsa   Berria, 2009-11-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus