Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

babesletza (corpusean ez dago; ETCn 52 agerraldi) iz ekimen bati ematen zaion laguntza, eskuarki publizitatearen truke.

Atzerapen erlatiboaren zentzu horrek, frantsesentzat babesletza edo erdeinuaren objektu izatea haien nagusitasun nazional eta kulturalaren zentzu arranditsuarekin, umiliazio kolektiboko zentzu bat sortu zuen, gerora sumindura eta etsaikortasun bihurtu zena, harrotasun zauritutik eztanda egin zuena. ETC-literatura, saiakera   Giza historia, Isaiah Berlin (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Fundazioak eta onura publikoko elkarteak, dohaintzak eta babesletzak jasotzen dituztenean desgaitasunen bat duten pertsonak laneratzeko eta haientzat enplegua sortzeko jardueretarako, desgaitasunen bat duten pertsonentzat enplegua erreserbatzeko betebeharraren ordezko neurri gisa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lan eremuko hainbat lege, (A. Bengoetxea, E. Errandonea, K. Zabala, J.K. Igerabide eta A. Leturia), UPV/EHU, 2012

Artikuluaren eraginez, Kelme enpresak -PPren Valentziako Generalitateak oraindik orain hondotik aterarazitakoak- babesletzarik gabe utzi du Oleguer. ETC-prentsa   Berria, 2007-02-13

Enpresek ez dute babesletzarik egin nahi eta beraz, ekipoak kinka larrian daude. ETC-prentsa   Argia, 2004-02-01

Aurrez esan bezala, Alemaniak hasieran eskainitako tratua ona izan zen eta Hitlerrek babesletza eredu kontsideratu zuen Danimarka. Legebiltzarrari utzi zion bere ekinarekin jarraitzen eta Kristian X.a erregea aske utzi zuen, hori bai, naziek prentsa-zentsura gogorra mantendu zuten eta herrialdeko politika eta ekonomia zorrotz kontrolatu zuten. ETC-entziklopedia   Danimarkako inbasioa, Wikipedia

Olinpiar Mugimenduaren aterki erakundea, Nazioarteko Olinpiar Batzordea, Olinpiar Jokoen edizio bakoitzaren egoitza den hiria aukeratzeaz, horien plangintza gainbegiratzeaz, kirol programa eguneratzeaz eta onartzeaz, eta babesletza eta irrati-difusio eskubideen negoziazioaz arduratzen da. Egoitza Lausanan (Suitza) duen erakunde hau Pierre de Coubertinek sortu zuen 1894. urtean. ETC-entziklopedia   Olinpiar Jokoak, Wikipedia

Zinemira euskal Herriko zinema euskal zinemari eskainitako saila da eta Zinemaldiak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen dute, Zerbitzu Elkartearen eta Euskal Irrati Telebista EiTBren babesletzarekinETC-entziklopedia   Zinemira Saria, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus