Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

<b>b iz euskal alfabetoko bigarren letra; letra horren izena.

Obabak bi "b" ditu, hori baita niretzat alfabetoko lehen hotsa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 29. orr.

Behin "A" esaten denean, esan beharra dago "B" ere.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 200. orr.

Eta b letra hartu zuen Romanen koinatuak, baina Bretainiako herri txiki horretako Tabucchi entziklopedia frantsesez zegoen, jakina.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 81. orr.

Zure gauza polit bat ohi det nerekin, izkribaturik dago letra birekin: C ta B dira.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 88. orr.

Zuzenean ingelesa ikertu beharrean, iker ditzagun alfabetoan a eta b letrak baino ez dituzten zenbait hizkuntza; euren perpausak (10i-iii) arauetan zehazten dira.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 41. orr.

Eskuak mugitzen hasi da eta, bere urduritasunean, gormutuen alfabetoko b letra egin du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 98. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus