Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lengoradu pare bat, barbarinak, lupinak, denak fresko-freskoak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.
Kolore distirant haiek guztiak nahasten ziren batzuk besteekin, maskorren haragi tonuak legatzen opaloekin, berdelen nakarrak barbarinen urreekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.
-Barbarinak labean erreta, eta aurretik entsalada edo zopa. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 21. orr.
Ondoren bi barbarin lodi gurinetan, gero indioilar zuri bat ardotan gozatutako gaztainaz betea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.
Mendi bakarti haren inguruan arrantzatzen diren barbarin aho-gozagarri haietako batzuk besterik ez zizkion eskatu, tratuaren gehigarri. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 137. orr.
Baziren haitzetako barbarinak ere, haragi samur-samurrekoak, akuarioko arrainen kolore gorri bizikoak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.
Arroketako barbarinak, papillote eran prestatuak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 275. orr.