Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ere, burmuinak ez du ordenagailu balioaniztun batek bezala birprogramatua izateko beharrik. ETC-literatura, saiakera Hizkuntza eta irakaskuntza, Jean Piaget / Noam Chomsky (Aritz Irurtzun), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Landarea genetikoki birprogramatuko balitz ere, Kanadarako egokiagoa den garai batean -demagun, ekainean- hozitzeko, oraindik arazoak izango lituzke beste arrazoi batzuengatik. ETC-literatura, saiakera Su-armak, germenak eta altzairua, Jared Diamond (Andoni Sagarna), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Lekuz aldatu eta birprogramatu, horixe besterik ez: Multzoak kontrolpean dauka dena. ETC-literatura, saiakera Kaosaren ederra, Yoseba Peña, Gaumin, 2016
Eta hori guztia zeregin jakin batekin egingo dute: Nafarroa birprogramatzea. ETC-literatura, saiakera Nafarroa, orain ala inoiz ez, Ion Orzaiz / Joxerra Senar, Jakin / Berria / Elkar, 2016
Kontserbadoreek emakumearen degenerazio gisa antzeman zuten feminismoa; medikuek feminista ezkutu gisa antzeman zituzten emakume histerikoak, rol tradizionalak betetzeko birprogramatu behar zirenak, eta politikariek ezkutuzko histerikoak balira bezala eraso zieten ekintzaile feministei, eskubideen beharrean baino gehiago tratamenduaren beharrean zeudelakoan. ETC-literatura, saiakera Populismoaz, Joseba Gabilondo, Txalaparta, 2017
Obulu horien hazkunde zelularra birprogramatuz organoak edo zuntzak sortzea da helburua, gaixo dauden pertsonei transplantatzeko. ETC-prentsa Berria, 2006-09-16
Urte batzuk barru, agian, horrelako zerbait gertatuko da larruko zelulak enbrioietan birprogramatzeko garatu berri duten teknikarekin. ETC-prentsa Berria, 2007-12-26
Xedea, zelula bati nukleoa birprogramatu eta berriro ere pluripotentzialtasuna itzultzen saiatzea da... ETC-prentsa Berria, 2007-02-16
Obulu horien hazkunde zelularra birprogramatuz organoak edo zuntzak sortzea da helburua, gaixo dauden pertsonei transplantatzeko. ETC-prentsa Berria, 2007-07-06
Azaleko zelulak birprogramatuz, zelula amak sortu dituzte AEBetan. ETC-prentsa Berria, 2008-02-13
Ondoren egindako frogetan, ikusi dute birprogramatutako zelulak gai zirela garatzen ari den enbrioi bateko hiru kapak osatzen dituzten edozein zelula bilakatzeko. ETC-prentsa Berria, 2009-06-04
Orain, berriz, formula ez dela hain sinplea frogatu dute; helduak zireneko oroimen zati bat gordetzen dute zelula birprogramatu horiek. ETC-prentsa Berria, 2011-02-10
Gainera, ikerketa talde batek lortu zuen sagu helduen zelula-amak berezkoa ez zuten beste helburu baterako birprogramatzea eta zelula-amek funtzio berri bat egitea. ETC-prentsa Egunkaria, 2000-12-22
Ikerketa talde batek, gainera, lortu du sagu helduen zelula-amak berezkoa ez zuten helburu baterako birprogramatzea eta funtzio berria egitea. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-01-24
Estreinako aldia da zelula heldu bat espezializatu gabeko zelula bihurtu eta beste funtzio bat betetzeko birprogramatzea lortu dena. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-02-24
Atzo goizean teknikariek Mirren nabegazio sistemak konektatu eta ordenadore nagusia birprogramatu zuten, estazioaren norabidea egonkortzeko eta abiadura moteltzeko. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-03-23
Berauek belaunaren atzealdeko gantza deposito ttipietatik erauzi eta birprogramatu ondoren kartilago, hezur eta gantza zelula bihurtu dituzte. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-02-12
Gura denean, gainera, birprogramatu egin daitezke sarrailak. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-12-29
Banku sistema indartzeko eginiko programak eperako gordailuen birprogramatzea aurreikusten du. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-08-08
Horietan sakontzeko lau sail teknologiko baliatzen dituzte: birus saila, zelulak birprogramatzekoa, zitometria saila eta animalia ereduena. ETC-prentsa Berria, 2012-02-25
Bihotzeko gaixoen azaleko zelulak birprogramatu eta kardiomiozitoak lortu dituzte, Israelen. ETC-prentsa Berria, 2012-05-24
Lehen adibidean, liburutegiak berak dakarren adibide bat hartuko dugu eta aurreprogramatutako funtzio bitar bat (TimesNumber) birprogramatu egingo dugu funtzio bitar hori euskaratuz. ETC-zientzia, zuzenbidea Softwarearen ingeniaritza: I. atala. Softwarearen garapenaren zenbait arlo, Jose Ramon Zubizarreta, UEU, 2006
Beraz, zirkuituaren barne-konexioak nahi adina aldiz ezabatu eta birprogramatu daitezke, eta mota horretako zirkuituen erabilerari malgutasun handiagoa ematen dio ezaugarri horrek. ETC-zientzia, zuzenbidea Elektronika digitala, Askoren artean, EHU, 2010
Batzuetan, emakumez osatutako programatzaile-taldeak egunak ematen zituen ordenagailua birprogramatzen. ETC-zientzia, zuzenbidea IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, Askoren artean, UEU, 2019
Informazioaren biltegiratzea informazio biltegi elektroniko bat da, elektroniko ezabatu eta birprogramatu daitekeena. ETC-entziklopedia Flash memoria, Wikipedia
Enbrioi bideragarriak lortzeko nukleoaren genoma "birprogramatu" behar zen, hots, zelularen hasierako funtzioa (ugatz-guruinarena) ahaztu eta funtzio berri bat (enbrioi batena) bereganatu. ETC-entziklopedia Klonazio, Wikipedia
Jaurtiketa data birprogramatua izan eta 2018ko abuztuaren 12an espaziontzia orbitan ipini zen. ETC-entziklopedia Parker eguzki zunda, Wikipedia