Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Afari hartan, bestalde, Adelak ezusteko bat eman zigun: barazkijalea omen zela; garai hartan, ez zen halakorik entzuten gure bailaran. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 27. orr.
Ez zen ohitzen, sudurra ez zen sekula egiten hartara, barazkijalea haragitara sekula egiten ez den bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 199. orr.
Indian ehun mila rosbif-jale eta brandy-sodazale britainiarrek arraza ario bereko berrehun eta berrogeita hamar milioi barazkijale urzale mendean eduki zituzten. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.
San Petersburgen barazkijaleentzako jatetxea bilatuko omen du. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 232. orr.
Asko barazki jaleak dira; okelarik erosi ezin dutelako. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 13. orr.
Gizon arraro eta ezatsegin bat zen; barazkijale-dieta zorrotz-zorrotza egiten zuen eta kaleargi itzali baten amultsutasun eta nortasun berberak zeuzkan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.
Sagardotegi barazkijalea. Berria - Harian 2006-05-07