Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

buruenik (corpusean ez dago; ETCn 26 agerraldi) 1 adlag azkenik.

Buruenik, Manifestuan zeure burua nazionalistatzat duzu.  ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 162 zbk., , 2007 - iraila-urria

Buruenik, ondorioak ateratzen jarrita, iragan hurbiletik egungo orainera zubia eraikitzen entseatzen naiz, gure administrazioetan euskara normalizatzeko Jakin-en esperientziatik zer baliatu beharko genukeen, iradokizunak eginez.  ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 182 zbk., , 2011 - urtarrila-otsaila

Bikiak zituzten, laguntzaz eta ondo kostata buruenik heldu zirenak, eta bi horiek bai izango zu-tela bien premia oraindik urte luzez.  ETC-literatura, saiakera   Apirila, Iñigo Aranbarri, Susa, 2014

Buruenik, laneko eginbideak nagusitu zitzaizkidan bestelako gogoeten gainetik.  ETC-literatura, saiakera   Bartleby, Herman Melville (Juan Garzia Garmendia), Erein, 2016

Buruenik, bada: kooperatibistei Arizmendiarrietak austeritatea, lizifrina, heldutasuna eta parte-hartze sakrifikatua, solidaritate eskuzabala, idealismoa, esijitu die.  ETC-literatura, saiakera   Gizabere kooperatiboaz, Joxe Azurmendi, Jakin, 2016

Izarrekok, buruenik, hirugarren tesi hau paratzen zuen: "Nazional arazoari lehentasuna damaion euskal ezkerra, zernahi delarik ere, erreformista da".  ETC-literatura, saiakera   Txilardegiren borroka abertzalea, Pako Sudupe, Elkar, 2016

Lohizunen 1946tik 1977ra arte, eta Askatasunaren Ibilaldiarekin Durangora eta Bergarara, eta azken lau urte eskasetan, Bergara eta Lohizune artean ibili zen, Olaso dorretxe eta Mende Berri artean, buruenik, Baionako Grenet klinikan hiltzeko.  ETC-literatura, saiakera   Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea, Pako Sudupe, Elkar, 2018

Buruenik, azken bidaia, autobusez egitekoa.  ETC-prentsa   Berria, 2008-06-14

Poetak honela zioen, buruenik, bere erantzun gutunean:" Bihotz-bihotzez eskertzen dizkiot eskaini dizkidan hitz amultsuak; ez dit zertan ezer eskertu nireak; berorren lanarekiko miresmen eta ezagutza oraindik ere urriaren adierazpen zintzoa baino ez dira.  ETC-prentsa   Berria, 2008-08-28

Eta, buruenik:" Orain, hiria dela uste du berak Kreontek.  ETC-prentsa   Berria, 2008-11-21

Erdi-erdian, Pic de Pista, eta, buruenik, hegoaldeko gailurra, Sardekagaina.  ETC-prentsa   Berria, 2015-03-31

Buruenik, uste dugu hizkuntza-antolamenduaren gaineko erabakiak, terminologia-politika eta egin beharreko lanen banaketa ezin direla berberak izan herrialde guztietan eta ezin direla kopiatu, nahiz eta beste toki batzuetan emaitza onak izan.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 40 zbk., , UEU, 2002 - urtarrila-martxoa

Legeak hiru kautela-neurri ezartzen ditu, adingabeari, erruduna den kasurako, ezarri ahal zaizkion neurriekin bat datozenak: zentroan barneratzea erregimen egokian, zaintzapeko askatasuna eta, buruenik, beste norbaitekin edo beste familia nahiz hezkuntza-talde batekin bizitzea.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Adingabeen erantzukizun penala arautzen duen Lege Organiko berria. Kautela neurriak, S. Zubizarreta, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2005

Eta Joanes Leizarragaz ari garela, ez genuke hemen aipatu gabe utzi nahi, buruenik, ahaztuxe dugun Federiko Krutwig zena, beskoiztarraren lehenetako miresle, haren lanaren balio eta garrantziaren zinezko hedatzaile eta baita ere, nola ez, hainbat inozoren begi-irekitzaile.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Leizarragaren idazlanetan barrena, Patxi Salaberri Muñoa, EHU, 2014

Gu, oraingo honetan, Jose Maria Agirreren sinesmenaren oinarri eta fruituez arituko gara buruenik.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Hamaika euskal literato eta Jainkoa, Sebastian Gartzia Trujillo, EHU/UPV, 2016

Buruenik, pasarteetan ageri diren hizkuntza-ezaugarriak zerrendatu ditut, eta lexikoia eta adizkitegia atondu.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 108 zbk., , UEU, 2019 - urtarrila-martxoa

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus