Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bariable (corpusean ez dago; ETCn 17 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian aldakor eta aldagai agertzen dira) iz aldakorra; aldagaia.

Ondarrutarrei kantatuko al dogu zeozer? galdetzea proposamen sentsual bat bezalakoa zen, kasu honetan, adinen eta intentsitateen bariablerik gabe, 'zaharrenak txarren' delakoan ez bazen.  ETC-literatura, saiakera   Olatu bat kuartelen gainetik, Xabier Amuriza, Lanku, 2009

Geometria bariabletzat dute erabilitako eredua, forma ezberdinekoa, norabide askotakoa.  ETC-literatura, saiakera   Luhuso: ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna, Enekoitz Esnaola, Jakin / Berria / Elkar, 2017

Badaude beste bariable posible batzuk ere, baina mendez mendeko izurrite ilun batek ekarriak dira irakurleari burura etorritako lehen irudiak, izuaren inarrak, ar kondizioaren estolderietako ilunpe kriminalen haztamuak.  ETC-literatura, saiakera   Itzuliz usu begiak, Anjel Lertxundi, Alberdania, 2019

Eustatek eszenario demografikoa deitzen die, epe jakin batean, biztanleria baten hazkunde demografikoaren azterketa diferenteei, hilkortasun, ugalkortasun eta migrazioen bariableak konbinatuz ateratzen direnei.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-05-31

Geometria aldagai edo bariable deritzan kontzeptua da.  ETC-prentsa   Argia, 2001-09-30

Aldez aurretik erretiratzen direnek û250 baino gehiagoû oinarri arautzailearen %76ko errenta garantizatua jasoko dute, zeinetan soldata finkoa, soldata bariablea eta soldataren osagarriak sartzen baitira, urteko maximoa 32.137 eurotan ezarria dela.  ETC-prentsa   Argia, 2004-09-26

Mailegu sindikatuek tasa bariableak izaten dituzte erreferentzia; batik bat, Euribor eta Libor tasak.  ETC-prentsa   Argia, 2005-06-26

2004an fabrikatu zuen abiadura handiko trenen barruan, zabalera bariableko eta bitentsioko lehenbiziko trena.  ETC-prentsa   Argia, 2005-09-18

Pertsonon duintasuna jokoan dagoen gatazketan kontuan hartu beharrekoa da, noski, kantitatearen bariablea.  ETC-prentsa   Berria, 2018-07-24

Zaindu behar diren bariableak", EiTBren barne-dokumentazioa.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskararen normalizazioa, Asier Larrinaga Larrazabal, UEU, 2019

Gas idealen konstante unibertsala bariable desberdinak lotzen dituen konstante fisiko bat da; bereziki bolumena, presioa, tenperatura eta materia kantitatea lotzen ditu.  ETC-entziklopedia   Gas idealen konstante, Wikipedia

Bertan konstanteentzako eta bariableentzako notazioa ezartzen da.  ETC-entziklopedia   Matematikaren historia, Wikipedia

Artistak ekintza antolatzen duenean ezin ditu bariable guztiak lotu eta, ondorioz, hasierako plana gertaeren arabera aldatu daiteke edota artistak berak haren inspirazioaren arabera beste bideak saia ditzake.  ETC-entziklopedia   Performance arte, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus