Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
baratzekari (orobat baratzeki eta baratzekin g.er.) iz ipar barazkia.
Arbiaren gisako baratzekari bat nahasten zioten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 127. orr.
Udare eta baratzekariz eskuak eta besoak beterik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 191. orr.
Baratzekari xehatuz, garagarrez edo oloz egin nahasketa bat. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 51. orr.
Senpertar ausart gazte horrek ekoizten ditu hor loreak eta baratzeki biologikoak. Herria 2004-09-23
Baserritarrak aztarrika hasi ziren baratzeetan, erro zenbaiten bila, zenbait hilabete lehentxeago zerriei botako zizkieten baratzekari erdi ustelduen bila. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.