Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baratxuri (orobat baratzuri g.er.) 1 iz baratzeko landarea, zitoriaren familiakoa, erraboila zenbait zatitan banatua duena eta sukaldaritzan, janarien bizigarri, erabiltzen dena (Alium sativum). ik berakatz.

Hara eta hona zebiltzan, lurraldeetako enbaxadore, beren haragi adobatuekin eta baratxuri, piper eta pepinotxo arteko oliba birrinduekin.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 162. orr.

Nik, ogi-mutur bat eta baratxuri bat baldin baditut, ez dut zeruaren beharrik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.

Baratxuria harri baten gainean jarri eta kolpe bat ematen diot.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.

Hona nola ingura lezakeen biper moleta on bat: biperra eta arraultzekin batera artekia finki xehatua eman barnera, tipula eta baratxuria, ogi xigortua.  Herria   2004-08-12

Langile porrokatua, baratxuria baino finagoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 288. orr.

Baratxuria janda, kirats gaiztoa botatzen omen da ahotik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.

Iratzarri ginenean, Sandrak, bazkaltzeko, edo merendatzeko, gogoan dudan baratxuri freskoen nahaskirik goxoena prestatu zuen.Ingurura begiratu eta irribarre txiki bat egiten zuen, sardinzar, baratxuri eta tabako merkearen usainak gustuko ez zituela adierazi nahi balu bezala.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 26. orr.

Arranparrilan erretako txitxarroari baratxuri kiskalia erantsi ordez, horiago gehitzea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 48. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baratxuri aleak hartu zituen; xehatu; kikara bat perrexil-adarrez bete; perrexila moztu zuen, guraizeen hotsa entzuten zela, eta, azkenik, limoi-azalak birrindu zituen, urratu bat eginik hatz-muturrean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.

Giro tristea zegoen Kanoietan: bi lagun besterik ez, baratxuri zopa jaten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 303. orr.

Etxeratu zirenean, Graxik aitaren pilda bakarren biltzen lagundu zuen, pobreei emateko, eta baratxuri salda preparatu zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.

Ondoren, idi xerrak baratxuri saltsarekin.  Berria - Kirola   2004-01-13

Dendatik ekarritako baratxuri-olio errea edo txipiroi-saltsa beltza gaineratuko dio.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 63. orr.

Etxeak zaharrak dira, galeria eta miradore belztuekin, eta arropa lehortzen jarria, baratxuri- eta piper-kordak ageri dira haietan zintzilik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.

Batzuetan tipula usaina izaten zuen haren arnasak, baratxuri usaina besteetan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 28. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sorgin-baratxuria ilbetea dagoenean bildu behar da, eta krisopidoak hogeita bat egunez egosi behar dira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 142. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baratxuri zopa (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus