Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan ikusi ahal izanen duzu odol tanta bat, menturaz bi, goiko ilunpetik zuregana izarniatzen, baratxe amiltzen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 261. orr.
Noiz brinkoka, noiz baratxe; orain zizipasaka, gero gaitzizenak jarriz Jainkoaren sorkariei, hurrena ezjakintasuntzat zurituz nabarmenkeria. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 116. orr.
Zuk aldiz, lasai eta baratxe, ez dituzu oinaze horiek ezagutzen, ez bada sorrarazteko eta gogobeterik begiesteko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 124. orr.
Egia bada ere han desterruan burua altxatzen ari ginela, baratxegi ari gintuan aitaren asmoetarako. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 21. orr.
Bien artean, exodoaren zurrunbilo baratxea. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 105. orr.
Bere burua nire besoen baitan utzia zuen, eta baratxe-baratxe hasi zen berriz negar malkotan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 191. orr.
Geroago baratxe-baratxe agertu ziren zakurrak, ehunka mota. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 10. orr.
Baratxe, baratxe, jauna, hamarratzak amarauna. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 81. orr.
Botere laikoa aldiz, naturazkoa baita, molde naturalean, tipitik eta eskasetik abiaturik, erran daiteke aitzinatuko dela, etxe soiletik etxe multzora [...] eta gero, baratxe-baratxe, erdi mailakoetan haziz, hau da, gaztelu eta hirietan, iganen da goihen beteginera, erran nahi da, hiri askoren batasuna den Erreinura eta erreinu anitzen biltzarra den Inperiora. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.
Batxe-batxe bainan segurki, asko gauza bezala! Herria 2004-06-17
geldi eta baratx (3)
baratxe baratxe (4); batxe batxe (5)