Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
barañaindar izlag/iz Barañaingoa, Barañaini dagokiona, Barañaingo biztanlea.
Sandra Gomez barañaindarrak azken entrenamenduetan oso lan ona egin du. Berria - Kirola 2004-09-16
Txapelketa berotzeko-edo egin den Bertso Ligan, bost gaztek lehen aldiz parte hartu dute: Xabi Salbador barañaindarrak, Ekaitz Astiz iraizoztarrak, Iker Iriarte astiztarrak, Mizel Mateo bidarraitarrak eta Iñaki Aleman iruritarrak. Berria - Kultura 2006-03-03
Ekain Gerra preso barañaindarraren gurasoek auto istripua izan zuten atzo, semea bisitatzera zihoazela. Berria - Euskal Herria 2004-12-07
Barañaindarrei ofizialki inork ez die ezer esan zergatik ez zuten jokatu Estudiantesekoek. Berria - Kirola 2006-04-11
Partida erabakigarria izango da barañaindarrentzat. Berria - Harian 2006-04-27