Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Florent Méhudindarren etxera agertzen hasi zenez geroztik, neskazaharrak ez zuen eskailerako baranda uzten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 204. orr.
Zubiko barandan gaudela, han hasten zait Fernando Videgáin Aresoko kontu zaharrak kontatzen:[...]. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 127. orr.
Barandan bermaturik zegoen, zerbait entzuten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 312. orr.
Mikel eta bere lagunak barandaren gainean eseri dira. «Bizia lo», 2003 - 82. orr.
Salto batean altxatu eta eskaileretako barandara joan zen lasterka. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 100. orr.
Musika kiosko hutsak eta estaliak, barandak igotzen errazak zituztenak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 116. orr.
Ellen terrazako barandatik begira zegoen, besoa Harry Goldweisserren smoking-aren besoaren gainean ezarrita. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 359. orr.
Barandaren ondo-ondoko mahaietatik halako ikusmira zabal bat dago beheko pistarantza. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 292. orr.
Bud zubiaren baranda gainean eserita zegoen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 182. orr.
Kubertan aurkituko dituzu biak, Edwin istriborreko barandan oihuka. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 164. orr.
Besoak popako barandan atsedendurik aurkitu zuen Andreasek agurea. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.
Luze egin zuten bi gizonek isil-isilik, kareleko barandan eskuak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 101. orr.
Harrizko aingerutxo potolo batzuek eusten zieten balkoietako barandei. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.
Lanpara argi-ahul bakarra zegoen barandazko zirkulu batek inguratua. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 226. orr.
Eskaileretan behera, baranda itsaskor, dardartiei helduta, kulunka eginez zoruko lauza zabukarietan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.
Mutur batean, atetik hur, baranda bernizatuak gizon-ilarari eusten zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 412. orr.
Nekez hauteman zitekeen barrunbe beltz hartan bidezidor mehar bat, baranda erori batzuk, pergola okertu bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.
Eskailera-bide luzearen bukaeran daude hiru mutilak, baranda herdoilduaren gainean eserita. «Bizia lo», 2003 - 57. orr.
Kanpo aldean, berriz, balkoi luze bat, baranda zurezkoa zuena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.
Burdinazko barandari heldu zion irmo bi eskuez. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 60. orr.
Garondoa burdinazko ohe-baranda hotzaren gainean etzan eta ametsetan murgildu zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 100. orr.
Garbi-garbia zegoen ontzigaina, distiratsu zeuden berunezko karel-barandak eta soka-gakoak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.
Gorriz pintatu zuen etxea kanpotik, baina hiru gelak, baranda, egongela handia eta ataurre txikia berdez pintatu zituen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 94. orr.
Barandan jarritako olanazko aulki batean. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 97. orr.
baranda gainean (5); baranda gainetik (3); burdinazko baranda (4)
barandan bermaturik (4); barandan bermatuta (6)
barandaren gainean (5); barandaren gainetik (5); barandaren kontra (11)
barandari heldu (3)