Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bar 1 iz taberna.
Ikastolako arduraduna barrera abiatu zen, edari freskoen manatzera. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 20. orr.
2 piano-bar
Begiekin jarraitu nien harik eta piano-barrera sartu ziren arte. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 224. orr.
Ohiko bezeroak behean, piano-barrean, beren martini idorrei hurrupaka. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.
Behin, Cary Crant eseri zen nire ondoan piano-barrean, eta zangoa igurzten hasi zitzaidan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 122. orr.