Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bapore (orobat bafore g.er. eta bafor g.er.) iz 1 ur lurrunaren indarrez ibiltzen den itsasontzi edo ibaiontzia; hed itsasontzi motorduna. ik lurrunontzi.

Hiru mastako belaontzi bat eta bapore bi daude atrakatuta.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.

Belaontziak lehian jardun ahal izan zuen baporearekin K.o. 1840-90 arteko mende-erdi sortzailean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 343. orr.

Hantxe ageri zen itsasoaren distira, eta, urrun-urrunean, bapore bat bafadaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 99. orr.

Bera marinel dabilen Aintzatasuna arrantzontzia beste baporeekin batera Bilborako da-eta, ahor herrikoak enbarkatzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 70. orr.

Kalearen bukaeran, kamioien eta biltegien teilatuez haratago, mastak, baporeen kea eta eguzkirantz zihoan lurrin zuria begiztatu zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 520. orr.

Nire aurrean, baporearen brankan zutituta, mutiko bat zegoen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 115. orr.

Moila uzteko presaz tximinia ketan duen baforea bezala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 44. orr.

Hor eta han, eguzkiak gogor jotzen zuen, distiratsu, belaontzi zuri baten edo bapore baten gainegituraren kontra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 99. orr.

Ibaiaren goialdetik, itsasoratzen ari zen bapore baten taupaden hotsa iristen zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 395. orr.

Alcatraz uharterako baporea hartu genuen andreak eta biok arratsaldearen hozkirrian.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 69. orr.

1914ko maiatzaren 24a: Empress of Ireland baporeak Norvegiako zamaontzi batekin talka egin zuen Saint Laurent ibaian, Kanadan.  Berria - Mundua   2006-02-04

Le Havre edo Marseillako portuetatik izuaren baporeak, jendez beteak, Haifa edo Tel Aviveko portuetara iristea.  Berria - Mundua   2004-07-25

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ibaitik zetorren bapore handi baten lurrin trinkoaren urruma aditu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 357. orr.

Tximinia horiko bapore zuri handi bat Askatasunaren estatuaren aurretik pasatzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 338. orr.

Kaian ainguratzen ari zen bapore handikote baten kiratsa zetorren haizebetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 81. orr.

Bapore noragabetua tifoiak hustutako portuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Itsasoa, zingira-usaina, burdinazko bapore baten argiak portua atzean utziz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 327. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berak sortu zituen letrak, moldiztegia, trenbidea, bapore-ontzia, telegrafoa, zozokeria, eta zientzien zirkulua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 277. orr.

Bapore-untziak kezko zutabeen artean ezkutatzen ziren ortzemugan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 169. orr.

"Hamaika bider madarikatua den gerra", 1936an hasi zenari halaxe irizten diote Bordelen Jose Antonio Agirreri hurrengo urteko urriaren 21ean zuzendurik doan eskutitza sinatzen duten bost bapore-patroiek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 107. orr.

Bapore-konpainien aurrean atzerritarren talde batzuk zeuden: iztupazko iledun norvegiarrak; suediar aurpegi biribilak; poloniarrak; [...].  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 176. orr.

Ibaitik bapore-adar baten auhen luzea zetorren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 219. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Industri eremuan komunitate partikular baten arrakastak teknika berri baten lehenengo etapetan -gurpil-baporearen asmakuntzan, adibidez-, komunitate hori beste batzuk baino geldoago bihurtzen du eraginkorragoa den helize-propultsatzailea onartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 435. orr.

Zer esango ote luke, bizi balitz, Ondarroako arrantzale baporeak gaur egun senegales-ez josita (tripulazio gehientsuenak senegalesak dituk, bai) daudela ikus-entzungo balu?  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 58. orr.

5 lurruna. ik alpore.

XIX. mendeko merkatu globalaren oinarri teknologikoak izan ziren kontinenteen arteko hari telegrafikoa batetik, eta baporezko itsasontziak bestetik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 205. orr.

Baporezko turbina baliatzen du ziklo batek, eta gasezkoa besteak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Gero baporezko treinaren museoaren bisita eta baporezko treinez Zestoa alderat joaitea.  Herria   2004-06-17

Metal astun horiek erretzeak oso kutsakorrak diren bapore eta konposatu kimikoak sorrarazten ditu, «inguruan metatu eta kate trofikoan eragingo luketenak».  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Ur hazi asko sortu eta hodei eta ninbo jariotsuak alde guztietatik etortzen eta elkargaintzen direnean eta lur osoak, kea dariola, baporea hats egiten duenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 423. orr.

Ostatuan sartzen ziren jendeen bapore eta aire hezeek gohaina sortzen zidaten.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 68. orr.

Ametsetan aldareek baporea exhalatzen eta kea gorantz doala ikusten dugunean bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 189. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Txistu sarkor batek oroimenen haria eten eta lokomotora eta bagoiaren arteko lehen talka iragarri zuen, estreinako bapore bufada, eta apurka suabeagotzen eta azkarragotzen zihoan trenaren abiada.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 37. orr.

Gure gizarte historikoak, ostera, esklabotza edo ekonomia kapitalista bezalako zapalketa gogorretan oinarritzen dira eta, bapore makinen moduan, itzelezko presio eta indarrak eragiten dituzte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 87. orr.

Karl atzean ipini eta gerritik heldu zion, bera ere bapore euriarekin bustiz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 44. orr.

· Ur-baporea askatzen zuten makinei begira gelditu zen Monike.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 44. orr.

Tabako hotz, pixa eta alkohol baporeak zerizkion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus