Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sukaldera joan zen, non eltze bat babarrun kozinatzen ari baitzen ama... Eta honek eltzeari tapa kendu, eta aitak banpiro bat eta mila banpiro ikusi zituen bertatik ateratzen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 100. orr.
Valeri ez dela gizon arrunta, baizik eta egunez ilunpetan ezkutaturik bizi den banpiro arriskutsua. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 121. orr.
Batzuetan banpiro bat ere ikusten du, Paulovaren konpainian. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 72. orr.
Haren ikasgelan baratxuri-usain bizia zegoen, eta mundu guztiak zioenez, Errumanian topaturiko banpiro bat uxatzeko omen zen, beldur baitzen egunen batean ez ote zen itzuliko bera eramatera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 123. orr.
Hazi hilezinak gorpu hori topatu zuenean sortu zen lehenengo banpiroa, hilezina, baina bizitzaren isuria den odola behar zuena bizitzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 50. orr.
Harryk inoiz ez zuen banpirorik ikusi, baina bai haien irudiak Arte Ilunen Aurkako Defentsako eskoletan, eta Blackek, bere larruazal zuri horixkarekin, haietako baten antz osoa zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 37. orr.
Banpiroen mitoari esplikazio zientifikoa ematen saiatu denik ere izan da. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 49. orr.
Izaki horiek ordea, ikusezin izanagatik, ukigarriak omen dira guztiz, banpiro gisako batzuk omen dira, gizonak lotan dauden bitartean haien arnasatik elikatzen omen dira. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 330. orr.
Garai bateko Lilith ederra eta askea Gaueko Erregina da gaur egun [...] banpiroen agintaria, giza haziaren biltzailea, Jahveh Jainko Jaun errukigabeak egunero hiltzen dizkion askatasunaren semeak ordezkatuko dituzten berriak sortzen ahalegintzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 228. orr.
Hormetariko batean erreprodukzio kaskar bat zegoen, emakume gazte baten marrazkia ageri zuena, hegal eta guzti, banpiro-saguzar bat antzo. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.
Goizeko 7etan UCIko medikuak, banpiroak goitizenez ezagutzen ditugunak etorri dira, odol analisiak egitera, eta hankaz gora hasi dugu eguna. Berria - Kirola 2006-04-04
Horixe duzue kapitalismoa, odola gau eta egun zupatzen dizuen banpiroa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 351. orr.
Kalean geratu nintzanean, ostera, erabagi bat hartu neban: ni neu izatea banpiroa, parasitoa, eta aurrerantzean gizartearen zirrikituetan bizi izatea. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 54. orr.
Tragedia handia gertatu zen Beslango hirian; Kremlineko banpiroak 1.000 haur eta heldu hil edo zauritu zituen erasotzeko agindua ematean, bere inperio nahiak eta tronua mantentzeko. Berria - Mundua 2004-09-18
CCOOk «banpiro» jarrera izatea egotzi zion Adegiri, eta hitzarmenerako edukiak proposatzeko eskatu. Berria - Ekonomia 2004-07-22