Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
18.000 eurotik gorako zorra du espainiar bakoitzak banku eta kutxekin. Berria - Ekonomia 2004-04-21
Guztira, bai familiek bai enpresek 55.727 milioi euroko zorra dute banku, aurrezki kutxa eta finantza kooperatibekin. Berria - Ekonomia 2004-02-10
Atenas, aro klasikoan, finantzagune indartsua zen, eta bertatik egiten zituzten eragiketak bankuek eta merkataritza-elkarteek, Mediterraneo guztian eta Itsaso Beltzean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.
Banku batean zuloren bat agertzen denean, beti aurrezkietan izaten da, horietan ez baita konturik ematen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 49. orr.
Bankuak ez dio eskaleari dirurik ematen, ez baitu harekin gerora probetxurik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.
Besterik ezean, antzezteko klaseetako plastikozko pistola bat hartu, eta lapurreta egin du bankuan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 82. orr.
Baldintza horietan, truke-tasen iragarpenen aldaketa erabatekoak harrapatuta zeuzkan bankuak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.
Har ezazu dirua eta bankuan irabazian ipini. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 37. orr.
Bankura joanik, agindua eman zuen bankuan taberna eros ziezaioten, eta hori egin zuen bankuko abokatuak, Itçainarentzat taberna erosi hain zuzen ere. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 76. orr.
Bankuan kontu potolo on bat ez badik, ez zidak balio. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 118. orr.
Estrategia ofizialak, nolanahi ere, astia ematen zien bankuei ordainketa-hutsegiteen arriskua gutxiagotzeko eta beren balantzak onbideratzeko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.
Herstatt bankuaren kasuan, banku horrek ordaindu gabe utzitako eragiketa baten ondorioz, ordainketa-sistemari buruzko mesfidantza izugarria zabaldu zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.
Orain bankuek ez dituzte ematen interes finkoko maileguak, ez dute arriskatu nahi, eta noski, interes aldakorreko mailegua guretzat da arriskutsua. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 103. orr.
Nazioarteko Erregulazioen Bankuaren babespean, finantza-erakundeen eta, bereziki, balantzaz kanpoko jardueren zaintza sendotu zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 187. orr.
Erretretaraino banku batean ari izan zen sos kontatzen, udako oporretan baino ez jinez Euskal Herrira. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 10. orr.
Higigarriak, ostera, hala dirua, nola balioko, kanbio letrak, banku zein konpainien akzioak, ontziak, merkatugaiak oro, mundu osoari dagozkio. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 82. orr.
Gremioak ezabatu ziren, nekazariak askatu, barne-trukeek zituzten muga guztiak ezereztu, banku eta finantza-sistema modernoak eraiki ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.
Hamazazpi urteko mutiko argia familia osoaren habe bihurtu zen orduan, eta ikasketa-asmoak utzita lanean hasi zen, banku batean enplegatuta. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 140. orr.
Banku batean, segurtasun-kutxa batean, esaterako. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 266. orr.
Oraintxe baduzu, bi banku horiekin... hiru mila eta berrehun euroko zorra. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 169. orr.
Frantziako bederatzi banku salatu ditu EBk, lehia eragozteagatik. Berria - Ekonomia 2004-07-09
Bideetan lapurtuz edo banku bateko kutxa gotorra hustuz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 92. orr.
-Bankura joan naiz, Joantxo. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 213. orr.
Elgeekin ibilia zen banku atrakatzen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 34. orr.
Bankuan hogeiren bat bezero zeuden. Bankuaren aurrealdetik pasatzean bozina jo nuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 52. orr.
Eraikuntza altu eta ederrak, banku eta katedralak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 297. orr.
Hainbat dendari eta banku bati su eman zieten mendekuz eta tiroka hasi ziren kaleetan. Berria - Mundua 2006-02-10
Estatu txikia benetan. 270.000 biztanle [...] bere hizkuntza, bere dirua, bere banku nagusia, bere aire hegazkin konpainia ofiziala, bere enbaxadoreak, mendeetako bizia duen literatura, eta abar. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 186. orr.
Peter Praet Belgikako Banku Nazionaleko presidentea. Berria - Ekonomia 2004-03-27
Zeren hartzaileek mailegua ordainduko ez dutelako arriskua ez baitago jadanik elkarri estu lotutako banku multinazional gutxi batzuetan kontzentratua. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.
Hartzekodun horiek banku pribatuak izaten dira gehienetan, eta beren estatuen babesa izaten dute. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.
Lehen globalizazioa, merkataritza kapitalaren hedapenari dagokio [...] bigarrena, XIX. mendearen bukaeran banku handien kapitala eta kapital industriala uztartze prozesuarekin osatutako kapital finantzarioari. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 204. orr.
«Espainiako edo Portugalgo banku ertain bat» erosiko lukete, baldin eta «arrazoizko prezioa» izango balute. Berria - Ekonomia 2004-01-30
Erantzun berbera izango al zuen krisi horrek [...] erdipurdiko potentzia ekonomiko bateko bi banku izan beharrean AEBetako bi banku erraldoi izan balira? Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 324. orr.
Roberto de Sande Carrera, Campo Volantin, banku garrantzitsu bateko kargudun altua, Audi grisa, BI-4390-BT matrikula. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 132. orr.
Erosteko aukerei adi jarraituko du BBVAk banku «globala» bihurtzeko. Berria - Ekonomia 2006-03-19
Banku birtualera sar daiteke. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 90. orr.
Salbamendu plana izenpetu dute banku hartzekodunek. Berria - Ekonomia 2004-05-30
Afrikan, Latino Amerikan, nazioarteko finantza-erakundeek, hau da, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) eta Munduko Bankuak, sistematikoki sustatu dute kapitalismoaren sarrera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.
Alde askoko finantzaketa, berriz, NDFk eta Berreraikuntza eta Garapenerako Nazioarteko Bankuak (BGNM, Munduko Banku gisa da ezagunagoa) kudeatzen dute. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.
Ekin zion, bada, banku bulegoren bat edo diru trukeko makina automatikoren bat bilatzeari. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 259. orr.
Pintxo batzuk jan genituen abokatuez eta banku-langileez beterik zegoen taberna batean. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 22. orr.
Ikasturte huntan, 200 ikaslek jarraitzen dituzte banku saileko ikasketak, geroan bankuetan lan egiteko asmoarekin. Herria 2005-11-17
Nazioarteko banku-sistema, definizioz, krisi mota horretatik babestua badago, banku-sistema nazionalak, argi eta garbi, kiebra jotzeko arriskupean geratzen dira. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.
JP Morgan buru duen banku taldeari. Berria - Ekonomia 2004-07-02
Gau batez, dirua itzultzen hasi ginenetik aste betera edo, banku-erakundeko langile guztientzako afari-dantza ospetsua izan zen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 57. orr.
Estatu Batuetan, 1933ko banku-krisitik sortu zen, bankuen aktiboen parte txiki batek elikaturik, gordailuen berme publikoko sistemaren sorburua. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.
Diru eskaria gizarte jakin bateko biztanleek txanpon, billete edo banku gordailu gisa eduki nahi duten diru kopurua da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.
Nomina bat edo banku-balantza bat kalkulatzeko . Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.
Estatu Batuetan, banku-balantzak ez ziren diru baldintzen lasaialdi ez ohiko baten ondoren baizik onbideratu. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.
Berrogeita bi mila libera banku billetetan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.
-Bai, orri hau bete behar duzu eta ehun dolarreko sarrera egin banku-kontu honetan. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 80. orr.
Bi kaxa lapurtu dituzte, berrogei florinekin, posta eta banku txeke hutsak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 122. orr.
Negozio horren bidez sortzen da banku-dirua, diruaren biderkatze prozesuarekin. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.
Gonzalez Ponsek aitortu zuen UCIrekin hitz egin dutela eta honi igorri dizkieten banku abalak onak direla esan dietela. Berria - Kirola 2004-01-16
Non dago billeteak eman dizkidan makina? Eta ene banku-txartela? Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 112. orr.
Riggs bankuko kontuak Pinicheten eta Lucia Hiriart bere emaztearen izenean daude eta Pinochetek 1994tik 2002ra banku transakzioak egin zituela frogatzen du. Berria - Mundua 2004-07-25
Baiezkoa adieraztearekin baterat banku transferentzia egin beharra dizut lehen bait lehen. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 69. orr.
Banku-kreditu zaharrak titulu negoziagai bihurtu ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.
Banku negozio tipikoaren mozkinak %2,9 emendatu ziren, «nahiz eta interes tasak oso behean izan diren». Berria - Ekonomia 2004-01-09
Hain arrisku handiko banku-maileguak hartzea [...] kanpoko finantzen eskaintza ia mugagabeari esker posible izan bazen ere, banku-jarduerak zaintzeko mekanismoak oso ahulak zirelako esplikatzen da neurri handi batean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.
Salaketa horretan agertzen diren banku operazioen ziurtagiriak benetakoak diren frogatzeko eskatu du ERCko lehendakari Josep Lluis Carod Rovirak. Berria - Euskal Herria 2004-11-20
Banku-jarduerari dagozkion kontrolak eta araudiak murriztuz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.
Arau eta kontrol mekanismo berriak ezartzea (banku zerbitzuei buruz edota arrisku handiko funtsei buruz, besteak beste). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 267. orr.
Banku lapurreta batean polizia bat hiltzeagatik zigortu zituzten. Berria - Harian 2005-07-30
1987an, Brasilek banku-zorrak ordaintzeko epea luzatzen zuela adierazi zuenean, [...]. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.
Ez dut inolako eskusartzerik izan, banku sekretuaren auzi horretan. Berria - Mundua 2006-03-29
Banku jakin baten arazoek eragiten dute gehienetan banku-izua. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.
Euromerkatuen banku-krisiak, izan ere, banku bitartekaritzaren galera ekarri zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.
Haiek zuzentzen zuten garai hartako merkataritza eta banku-enpresarik handiena, eta haiek finantzatzen zituzten Karlos V.aren ekimenak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.
Merkataritza-bankuak, berriz, zuhur jokatuz, ez ziren gehiegi arduratzen maileguz emandako diruaren azken erabileraz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.
Finantzak berrindartzea, estrategia berriaren giltzarria zena, merkataritza-bankuen liberalizazio-politikari kontrajartzen zitzaion. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.
Logikoa denez, nazioarteko diruaren jaulkipen-bankutik behar zuen erreakzioak etorri. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.
Alde askoko garapen-banku baten gaineko kreditu baten arrisku-koefizientea %20 da, higiezinen kreditu batena %50. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.
Erakunde-kategoria desberdinen arteko (dela gordailu-banku, dela industria-banku...) mugak ezabatuz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.
Izeba-iloben arteko harremana sendotu baino ez da egin urteekin, batik bat gure osaba banku-zuzendari lanak egitera Zarauztik Ondarroara joan zenetik. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 72. orr.
Egunotan hedabideetan azaldu denez zilbor-hesteko odolaren banku pribatuak baimendu asmo du Espainiako Gobernuak. Berria - Gaiak 2006-03-14
Txinako Yunnan Unibertsitateak banku genetikoa osatu du 25 gutxiengo etnikoren informazioa batuz. Berria - Gaiak 2006-01-05
Panda hartzaren zelulen bankurik handiena sortuko dute Txinan, haien irautea ziurtatzeko. Berria - Gaiak 2004-09-03
Ikerketarako eta produktu berriak sortzeko erabiliko dute Rio de Janeiroko gene-banku horretan jasoko duten material genetikoa. Berria - Gaiak 2004-06-10
Tucsongo [...] odol-banku batera bidali dituzte Leonorren ama-zelulak. Berria - Gaiak 2006-03-14
Biobanku eta ehun-banku horien irabazi-asmoa dela eta eskandalu ugari izan dira. Berria - Gaiak 2004-09-16
Hazi bankuetan esperma beharra egoten zela jakin zuten. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 89. orr.
Datu-baseak, datu-bankoak edo datu-guneak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 338. orr.
Ordenagailu honek edukiko du loturik, gau eta egun, zilbor hesteak bezala, datu-banku zentralarekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 40. orr.
Alde batetik, saiakuntza banku bat balitz bezala da, hau da, oraindik bizi izan ez ditugun gauzak eta esperientziak aurreratzeko edo behin eta berriz burura ekartzeko balio digu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 161. orr.
Gorputzeko zelulek energia-banku bat behar dute, molekula konplexuak matxuratu direnean energia gordetzeko eta geroxeago berreraikuntza-prozesurako atera ahal izateko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 202. orr.
Gorputzeko beste toki batetik edo hezur-banku batetik hartutako hezur puska bat hartarako moldatu, eta hutsartean egokitu daiteke. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 32. orr.
Hiru lagun haiek erabaki zuten beren zerbitzuak eskainiko zizkiotela esperma-bankuari, emaile gisa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 79. orr.
Sortu, Banku Zentralak soilik sor dezake erabilera legaleko dirua (gure kasuan, Europako Banku Zentralak). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.
Herrialde jakin bakoitzeko Banku Zentralak ekonomian dagoen diru kopurua kontrola dezake, diru politika jakin bat ezarriz helburu ekonomiko jakin batzuk lortzeko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.
Lasaitasun mezua zabaldu nahi izan dute banku zentraletako arduradunek. Berria - Ekonomia 2004-08-26
Urtea baikor hasi dute munduko 11 banku zentraletako gobernadoreek. Berria - Ekonomia 2006-01-10
Bretton Woodseko sistemak hondoa jo zuenez geroztik, banku zentralek kudeatu dute gehienetan diruen flotazioa, nork bere helburuen arabera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.
Europako Banku Zentralaren helburu nagusia prezioen egonkortasuna bermatzea da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 195. orr.
Izan ere, funtsek mugitzen duten dirutzaren aldean, Banku Zentralaren erreserbak hutsak baitira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 237. orr.
Eurotan dituen atzerriko diru erreserbak handituko dituela iragarri du Errusiako Banku Zentralak. Berria - Ekonomia 2004-11-25
Dolarraren kontrako espekulazioa hasi zen orduan; 1960ko hamarraldian, beste herrialde industrializatuetako banku zentralen lankidetzari esker baino ezin defendatu izan zen dolarraren parekotasun ofiziala. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.
Europako Banku Zentralak 1,232 dolarretan ezarri zuen atzo euroaren truke ofiziala. Kapitalaren mugimenduei buruz sozialki edota politikoki erabakitzeko aukerarik ez dago; Europako Banku Zentrala kontroletatik at geratzen da; kanpo politika NATOren esku dago, eta beraz, AEBren esku. Berria - Ekonomia 2004-04-02
Luis XIV.aren Frantziak ez zuen ez jaulkipen-erakunderik, ez banku zentralik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.
Estatuak, garai hartan, armategiak eta intendentzia-zerbitzuak ez ezik, falta zituen banku zentrala, altxortegi publikoa eta funtzionario gaituak ere. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.
Banku Zentraleko funtzionario kaxkar bat zen, ikuskatzeen sailean lan egiten zuena. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 72. orr.
AEBetako Estatu idazkari Condoleezza Ricek, berriz, indarkeriaren banku zentrala izateaz eta arazoak sortzeaz akusatu zuen Teheran. Berria - Mundua 2006-03-17
aebetako banku (6); aebetako banku zentralak (3); alemaniako banku (8); asiako banku (3)
banku alemaniarrak (3); banku batean lapurreta (4); banku handiak (5); banku handiek (18); banku handien (5); banku handienak (4); banku handienek (5); banku kontu (4); banku kontuak (4); banku lapurreta (3); banku nagusiak (3); banku nagusiek (4); banku pribatuak (4); banku sistema (3); banku txartela (5)
banku zentral (6); banku zentrala (25); banku zentralak (99); banku zentralak eta (3); banku zentralak ez (5); banku zentralak interes (9); banku zentralaren (24); banku zentralari (15); banku zentralean (3); banku zentralek (12); banku zentraleko (39); banku zentraleko gobernu (4); banku zentraleko presidente (3); banku zentraleko presidenteak (13); banku zentralen (11); banku zentraletako (9)
banku zuzendari (3)
espainiako banku (7); estatu batuetako banku (5); europako banku (125)
europako banku zentrala (12); europako banku zentralak (61); europako banku zentralaren (10); europako banku zentralari (10); europako banku zentraleko (25)
frantziako banku (3); munduko banku (5); nazioarteko banku (7)
espainiako bankua (3); foru bankua (3); ingalaterrako bankua (5); lehen bankua (3); munduko bankua (22)
bankuak dio (4); bankuak dioenez (3); bankuak eta nazioarteko (4); bankuak interes tasak (3); bankuak kalkulatu (3); bankuak ohartarazi (3); buru duen bankuak (5); erregulazioen bankuak (3); espainiako bankuak (17); europako bankuak (5); frantziako bankuak (9); garapenerako europako bankuak (3); inbertsio bankuak (5); ingalaterrako bankuak (18); italiako bankuak (3); mundu bankuak (9); munduko bankuak (59); munduko bankuak dioenez (3); munduko bankuak eta (7); nazioarteko erregulazioen bankuak (3); popular bankuak (5); santander bankuak (4)
bankuan kontua (3); bankuan lan (3); dirua bankuan (6)
bankuaren arabera (11); bankuaren bidez (3); bankuaren ustez (3); espainiako bankuaren (5); espainiako bankuaren arabera (3); inbertsio bankuaren (3); mundu bankuaren (3); munduko bankuaren (30); munduko bankuaren arabera (6)
munduko bankuari (5)
bankuen artean (4); bankuen arteko (4); bankuen eta (3); merkataritza bankuen (3)
atzerriko bankuetan (3); bankuetan eseri (4)
abn amro bankuko (3); bankuko analistak (4); bankuko presidente (3); bankuko presidentea (5); bankuko presidenteak (5); bankuko zuzendariak (3); espainiako bankuko (4); italiako bankuko (3); mundu bankuko (3); munduko bankuko (15); vatikanoko bankuko (3)
bankura joan (12)
bankutan sartu (3)
bankutik atera (3); bankutik ateratzen (3)