Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Portikoetan, bankeroen postuak jarri behar dira, eta balkoiak goiko solairuetan; horiek guztiak zuzen eta egoki jarrita egongo dira jendeak erabiltzeko eta zerga publikoak jasotzeko modu egokian. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2170. orr.
Enpresaburu eta bankeroen administrazio kontseiluetan. Berria - Euskal Herria 2004-11-10
Bankero eta zerga-biltzaileenak erosoagoak eta itxuraz airosoagoak egingo dira eta segada-arriskuetatik babestuta gainera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2910. orr.
Akusatuak Jakob von Metzler bankeroaren semearen bizia salbatu nahi izan zuen. Berria - Mundua 2004-12-22
Politikoa, bankeroa, abokatua, medikua, antzeslerik handienak dituzu, horretarako apropos eta doktore prestatuak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 89. orr.
Idazlea zirudiena auto-enpresa bateko jabea suertatzen da, bankeroa iruditzen zitzaiguna bigarren mailako futbol taldeko masajista da, eta ijitoen elkarteko ordezkari itxurako hura rock kantari bat. Pako Aristi «Note book», 2005 - 126. orr.
Horrelakoari serioski azaldu behar izaten zaio itsas zapoa ez dela inondik ere zapo mota bat, eta 'riz-de-veau à la financière' ez dela txekor irribarrea bankeroaren andrearen erara prestatua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 162. orr.