Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baionan, ez zen sekulan karrikako banka batean jarriko, edo ezezagun batekin solasean hasiko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 89. orr.
Errepide bazterreko banka batean jarririk. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 156. orr.
Hantxe, hondarkien erdian, bazen gizon bat, bera baino zaharragoa izan arren oraino aski gaztea, aspaldiko murruari kontra bermatu harrizko banka izan zitekeenaren gainean jarririk. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 86. orr.
Auzoko neskekin gaztaroko dantzaldietara joaten zenean, demagun, bakarrik geratzen zen ilunpean, banka mainguetan ttottoturik, gonbitik gabe eta mutiko mozkor berotuek heiatzen zutenean, ezezkoa aireratzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 135. orr.