Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bainilla landare igokari bat da, zuhaitzetan gora igoz 10 metroraino luza daitekeen orkidea. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 37. orr.
Erle txiki batek ernaltzen du bainillaren lorea, eta erle hori ez dagoen lekuetan loreak galdu egiten dira. Bere barnea burbuiletan lehertzen zen, soda bailitzan, marrubi, endalahar, txokolate, gerezi eta banilla zaporeko xarabe gozora isuria, bitsa zeriola gasolina bezain urdina zen aire epelari. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 38. orr.
Sethek lapiko bat esne berotu eta kanaberazko siropa eta banilla nahastu zizkion. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 239. orr.
Morrisek bainila sodarekin nahasita zuen izozki bat luzatu zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 229. orr.
Tarteka, [libeleula] bat edo beste mahaian pausatzen zen, bainillazko izozkiaren kondar bila. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 301. orr.
Foxen leloa eta txokolate eta bainilazko izozki bat mutikoen haginetako mina sendatzeko oraindik ere aski ziren garai batean. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 25. orr.
Lore moreak zituen moltsoan, bainila-usaina zerion, antz handia zuen hilketa-eguneko lorontziko usainarekin. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 79. orr.
Azkar baino lehen, bainilla zaporezkoak izan ziren goxoki frantses ugari: bainilla usainezko arrautza-ahia, bainilla ttantta batez lurrindutako izozki mantekatua. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 38. orr.
Kaxa batean banilla makilatxoekin ahazturiko arrosario baten urrezko bihiak bailiran. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.
Mutiko xarmantak banilia izotz bat eskaini ziolarik, Maddalenek konturatu gabe baietz erran zion. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 227. orr.
Shostakovitxen musika, paretetako bainila, errezelek iragazten duten argitasun motela, erantzitako arropen lekukotasun isila eta asteburu honetan konponduko duen kable soltea. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 131. orr.