Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bandoneoi (orobat bandoneon) iz akordeoiaren antzeko musika tresna botoiduna, eskuarki tangoak jotzeko erabiltzen dena.
Huraxe izan omen zen lehen esku-soinu modernoa, diatonikoa, geroko kromatiko eta bandoneoi guztien aitzindaria. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 9. orr.
Paris, Texas Wim Wendersen filmerako Ry Cooderrek bere garaian egindako piezaren bertsioa da, non slide gitarra bandoneoi bihurtzen den eta Texasko paisaia Pampa bakartia. Berria - Kultura 2006-04-13
Horra hor bandoneonak darion malenkoniaren irakaspena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 324. orr.