Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mahai biribilean pilotan aritu ziren bi bandoak zeuden eseriak, elkarrengandik aparte. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 139. orr.
Borrokaren erdian, bat-batean, bandoz aldatzeko ohitura. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 113. orr.
Proselitismoa egin zenuen David beste bandora pasa ez zedin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 91. orr.
Indarra erabiltzearen premian izatera iritsiz gero, gure mutilei gaitz egingo zitzaiela bando berekoei tiro egiteko agindua betetzea. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 163. orr.
Beste bandokoa da hori, nik uste. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 182. orr.
Hitz egiteko, elkarrizketarako, bi aldeen parte hartzea behar da, bi bandoen inplikazioa. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 17. orr.
Saint-Exupéryk hain zuzen ere ez baitzuen inondik ere onartzen, De Gaulle jeneralak nahi zuen bezala, frantsesak elkarren etsai izango ziren bi bandotan banatzerik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 10. orr.
Teruel hartu eta galdu askotan egin zuten bando biek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 41. orr.
Jauntxokeriazko politika bat zen, elkarren arerio ziren bi bandoren arteko borroka. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 215. orr.
Hauteskunde hauetan galtzaile izan diren bi bandoetakoen iritziak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 64. orr.
Joan da Pernando mahaiaren beste muturrera, eta esaten die kontrako bandokoei: [...]. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.
'Egia da Don Juan Manuel Garaikoaren bandokoa zarela?' galdetu nion. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 13. orr.
Naturaren kontrako gerra batez hitz egiten du, eta erabat ahazten du, gerra hori irabaziz gero, gizakia bera izango dela galtzaileen bandoan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 319. orr.
Gure garaian bezala, bando batek irabazten du beti: pentsa zeinek. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 102. orr.
Nekez izango da, behintzat, bando bakarraren monopolioa dogmatismoa. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 201. orr.
Erdi Aroko bandoen arteko liskarretan, Deban, Bustinagatarrak eta Iturzatarrak ziren Ganboatar eta Oinaztarren ordezkoak. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 156. orr.
Egun osoa elkar hiltzen pasatu ondoren, iluntzean, bizirik geratu ziren bando batekoak zein bestekoak erretiratu egin ziren, gudu-zelaia hilez beterik utzita. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 146. orr.
Elur-pilota borrokatan, Axenariok berak bakarrik osatu ohi du bando bat. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 167. orr.