Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esan ziotenean Peppone alkate bihurtu zela eta bandoak egiten zituela, orduantxe atera zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 302. orr.
Barañaingo Udaleko talde guztiek bat egin zuten deialdiarekin, bandoa ere atera zuen Udalak, baina ekitaldia UPNk deitua zenez, alderdi horren agiria baino ez zuten irakurri elkarretaratzean. Berria - Euskal Herria 2006-04-25
Salamancako Udalak, bestetik, bando bat eman zuen argitara atzo, dokumentuak bertatik ateratzea «lapurreta» izan dela salatzeko. Berria - Mundua 2006-01-22
Irtetean, gotzainak bando ospetsua ikusi zuen iragarki-oholean eta irakurtzeko geratu zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 213. orr.
Honezkero, berdin-berdin nardatzen ninduen ez dakit nongo Udalbatzaren bandoak edo Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Dekretu berriak. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 34. orr.
Horra euskaraz mintzatzera deitzen duen bandoa Gasteizko bestetan.nEtxean sortutako hondakinak astelehenetan eta ostiraletan bakarrik ateratzeko eskatu zien herritarrei, bando baten bidez. Herria 2001-08-09
Kontatu zidan hiriko inprenta ofizialean bando bat ari zirela inprimatzen: debekatuta dute juduek espaloietan ibiltzea, sei puntako izar horia eraman behar dute bularrean josita, [...]. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 15. orr.
Borrokaren aurretik, justiziak hiru bando ematen zituen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 217. orr.
Igandean, saltinbankiek bando bat irakurrarazi zioten pregoilariari, ikuskari berezia eta guztiz interesgarria eskaini behar zutela esanez. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 61. orr.
Bandoko azken lerroetara heltzean, garrasi egin zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 292. orr.
Batzarra amaituta, balkoira atera, eta, bando baten gisara, Herriari hitza manifestua irakurri zuen Bilboko Herria Aurrera platafomako kide Arantza Urkaregik. Berria - Euskal Herria 2004-10-17
Herriak ondotxo daki zer diren gerrak, hitzaldi eta bandoekin goraipatzen ibili beharrik gabe! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 322. orr.
Guda-gazteluak jaso behar zituztela-eta langile eske bandoa jo zutenean. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 132. orr.
Bandoa joko zuten denek, Adak berak aitzin: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 140. orr.