Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurrealdeko horman, banderatxo batean hala ipintzen zuen: [...]. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 35. orr.
Gero teniente batek banderatxo batekin seinalea egin eta tankea abian jarri zen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 19. orr.
Zendako ez bertzaldian euskal ikurriñaren ondoan Irisarriko herriaren banderatxoa? Herria 2004-03-25
Banderatxo beltz bat zerabilen haizeak mastan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.
Lau auto beltz ikusi nituen txalet aurrera iristen, muturrean banderatxo naziak zituztela. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 357. orr.
Haien goiko mutur konikoetatik mortxilak eta borlak kulunkatzen ziren banderatxo, gidoin eta estandarte koloretsuen erdian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 254. orr.
Gogoa zuen esbastikadun banderatxoak astintzen zituzten inozo haietako bati paparretik heldu eta Txekoslovakia non zegoen galdetzeko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 224. orr.
Itxura patetiko samarreko umeak ere ikusi ditut bideko herrixketan desfilatzen, ondo txukunduta eta orraztuta, eskolako uniformea jantzita, pauso militarrari jarraituz, turkiar banderatxo gorriak eskuan. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 26. orr.
Autobusetik jaisterakoan, paperezko banderatxo batzuk banatu dizkigute, zuria honi, gorria hari, berdea niri. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 234. orr.
Masta puntetan kolorinezko banderatxoak eskegitzeko. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 213. orr.
Postontziko banderatxoa zutik zegoen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 202. orr.
Nongura ikusten ziren Armadako agintaritzaren banderatxoak zituzten faluak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 387. orr.
Ikurrin txiki bat imajinatu nuen kornerreko banderatxoaren ordez. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 194. orr.
Bristolen aurka entsegu dotorea egin zuen ezker banderatxoan. Berria - Kirola 2006-04-22
Banderatxoen itsaso bat osatu behar omen dugu. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 234. orr.