Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ni ez nintzateke aldenduko ibai ertzetik, eta banderadun taberna alaietatik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 118. orr.
Buenos Airesera datozen espainiar banderadun itsasontziak kontrolatzea. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 273. orr.
Domina banderaduna liburuxka militarraren gainean egoten zen beti. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 55. orr.
Txalupa banderadunak sirena jotzen zieten bitartean. Berria - Kirola 2004-07-01
Itsasote horietan ez zaio lar kostatzen inguruetan nabigatzen diren beste ontzien berri idaztea, ez eta portuetan ikusten dituen faxista-zale banderadunen gorabeherak paperean ohar modura jasotzea ere. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 133. orr.
Banderadunak banatzean, Fionnek arreta handia ipini zuen leku estrategikoetan kokatzeko. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 168. orr.
Gaztelubiden emakumeek ez dute inoiz parte hartu, ezta kantinera edo banderadun lanetan ere. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Azken buruan, ez al zuen zuztar bera, aldez behintzat, determinismoaren eta kausalitatearen banderadun gelditu zen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 106. orr.