Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bandeja (9 agerraldi, 6 liburutan; ETCn 240 agerraldi; orobat bandexa 15 agerraldi, 4 liburutan; ETCn 17 agerraldi) iz erretilua, azpila.
Afaria ekartzen dutenean, bandejan ematen dizuten janaria zer den bereizteko adina ez dute argitzen harraska gaineko bonbillek. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 180. orr.
Kikarak bandejan utzi eta kafe-hondarretan desegindako errautsaren kirats nazkagarria usainduz irten zen neskamea jangelatik, bere kasa marmarka. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 205. orr.
Hatz olioztatu eta tenedore zorrotzen anabasa bandeja haren inguruan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 110. orr.
Kafearen bandeja hartu. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 195. orr.