Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bandana iz ipar oihalezko laukia, buruan edo lepoan jartzen dena.
Bandana da oihalezko lauki bat buruan edo berdin lepotik ezartzen dena, apainduago izaiteko nolazpait. Herria 2004-01-29
Indietako eskualde batzuetan aspaldiko usaia da emazteak bandana batekin agertzeko norapait ateratzen direlarik. Herria 2004-01-29
Untsalaz, ohidura berme, bandana kotoinezkoa izaiten da eta koloretsua. Herria 2004-01-29
Musulmano batzuek deplauki erranik delako mantalina edo zapia legez debekatzen badute eskoletan, neskeri bandana bat ezarriko diotela. Herria 2004-01-29