Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bandalo 1 iz Galia, Hispania eta Ipar Afrika inbaditu eta suntsitu, zituen germaniar herri bateko kidea.

Jakina da metal horiek oso urri izan zirela godoek eta bandaloek batetik, sarrazenoek eta tartaroek bestetik, dena inbaditu zutenean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 70. orr.

430. urtean hil zen, bandaloak Hipona setiatzen ari zirenean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 13. orr.

Bereiz ditzagun, bada, batetik, burgundiarrek eta bisigodoek Galian izandako jokaera, bisigodoek Espainian izandakoa, soldadu laguntzaileek Augustulo eta Odoakroren garaian Italian izandakoa, eta bestetik frankoek Galietan eta bandaloek Afrikan izandakoa.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 271. orr.

2 izond ondasun publikoen aurkako ekintza suntsitzailetan aritzen dena.

Donostian arte espresio bereziki «gutxiago» estimatzen dela ere esan du: «Pixka bat satanizatua dago, grafiteroak bandalo edo trauskiltzat jotzen gaituzte».  Berria - Kultura   2004-09-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus