Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nobleen arteko gerrate luze baten barealdian, bandalismoa eta lapurreta beste ametsik ez duen zalduneria feudala ugaldu da. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 132. orr.
Hilabete honetan Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak egitasmo sorta proposatu du gizalegezko jarduerak sustatzeko eta bandalismoa saihesteko. Berria - Harian 2006-01-31
Prostituzioa, eskaleak eta bandalismoa dira Bartzelonako Udalaren kezka nagusietakoak. Berria - Harian 2006-01-31
Era horretako bandalismoa etengabea da hemen inguruan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 221. orr.
Bandalismoaren apologia hutsa. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 18. orr.
«Bizikidetzaren» aurkako gertaeratzat eta «bandalismo ekintzatzat» jotzen ditu mozioak herenegungo gertaerak, eta «erabateko gaitzespena» adierazten du. Berria - Euskal Herria 2004-08-13
Gatazka txikietan erabiltzen da, gatazka horiek handiagoak egin aurretik: borrokak, irainak, jazarpen kasuen lehen faseak, lapurreta edo bandalismo kasu txikiak. Berria - Euskal Herria 2006-04-30