Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hire anaiak bandan jotzen dik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 105. orr.
Amadeok esku keinuaz musikari ekiteko agindu eta banda bigarren baltsea hasi zen joka. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 78. orr.
Janari-usainaren ufa beroak eta He´s a Ragpicker jotzen ari zen banda baten erritmoak zirimolan ziharduten Ellenen inguruan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 283. orr.
Alkateak, bere alaba ezkontzera zihoalako, ea eztei bazkaritan joko ote genuen eskatu zigun bandakoei, sariztatuak izango ginela-eta. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 254. orr.
Musikako banda zetorren haien atzetik, jantzi apetatsuekin, eta danbor eta upelen bandak, haiek ere lehen inperioko uniformez jantziak. Askoren artean «Rataplan» - 30. orr.
Noizbait herriko bandakoak kioskora igotzen hasi zirenean plazako bazterrak langile penatuen taldetxoz bete ziren. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 102. orr.
Banda, Txaranga eta Ehiza Tropen Nazioarteko Lehiaketa Handia. Askoren artean «Rataplan» - 56. orr.
Santesteban maisua zuzendari zuen La Euterpe bandarekin. Askoren artean «Rataplan» - 67. orr.
Eguerditan Sorginak Bandako musikariek aperitifa alegeratuko dute. Herria 2005-12-01
Bandan zuzendari ez ezik konpositore ere bazen Jose Mari Altuna. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 51. orr.
Bazuen lagun bat bandan, saxofonista. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 34. orr.
Nahikoa zen bandako zuzendariari esatea hileta-martxa izango zela bidaiarako musika. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 15. orr.
Gauez lehergailuak entzun ziren, baina urrun, banda bateko perkusio saila bezain gozo oraindik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 138. orr.
Bandako batek [...] euskal doinu ezagun baten berri eman zigun, jotzen erraza, dantzatzeko aproposa, eta entzuteko ederra. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 255. orr.
Bandakoa zen hau, Azkoitian zegoen musikaririk onentsuena. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 79. orr.
Cachaok eta Ruben Bladesek banda bikain bana izan zuten lagun amaiera kontzertu hartan. Berria - Kultura 2004-07-30
Bidaiari ingeles hark [...] kontatzen du nola Konstituzio Plazan noiznahi sortzen ziren dantzaldiak, besterik gabe, banda militarrak jotzen zuen polka batek alaituak. Askoren artean «Rataplan» - 11. orr.
Zazpi basokada limoi ur koñakarekin nahasturik edanak zituen, herriko bandaren lehen soinuak entzun zirenean. musika-aldaketak adierazten zigun guri, goiko bizilagunoi, zezenketako bandaren turutaren moduan, tertzio-aldaketa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 72. orr.
-Barka atrebentzia, maiestate, Rufus dut izena, Skagen hiriko maisua naiz eta bertako banda-zuzendaria. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 253. orr.
Halako batean, musika-banda baten zarata entzun nuen Kale Nagusian behera. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 94. orr.
OK Expressoko idazleok musika-banda eta guzti hartu gintuzten Kaliningraden, hau da, estilo zaharraren barruan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 163. orr.
Zuk galdara bat eta burruntzalia hartu eta klinko klinko klinko ekingo diozu eta, beste kolpekari batzuekin batera, musika banda ederra osatuko duzue. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 328. orr.
Arratsalde batez Milizia Baskoen agintaritzak Euzko-Ikasle-Batzaren aspaldiko txistulari banda eskatu zigun. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 60. orr.
-Oraintxe bertan herriko txistulari-bandarekin egon nauk bilduta. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 86. orr.
Raimundo Sarriegi maisuak 'Donostiako Martxa' idatzi zuen, gaur egun Udal Bandak jotzen duen. Askoren artean «Rataplan» - 20. orr.
Gero, Amadeo eta herri-bandako musikariak aurkeztu zituen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 75. orr.
Zerrenda hori zortzi hatz zabal zen, eta, hortaz, muselinazkoa izanik ere, tolestua edo luzetara bihurritua, banda sendo bat osatuko zuen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 182. orr.
Zintak -sorbaldatik gerrira gurutza zitezkeen zetazko bandak, izatez- festetako lehen egunerako prestatzen zituzten Obabako neska ezkongaiek. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 358. orr.
Zintak, zetazko banda haiek, ardatz baten inguruan bildu eta arku moduko batetik zintzilikatzen ziren. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 359. orr.
Kale bazterreko lur banda pixka bat elurtuan zulo bat egiteari lotu zen Larrari begira. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 136. orr.
Bazegoen, mikroskopiaren laguntzarekin, kromosomak begiztatzerik [...] eta tamainaz aldeak zituzten zenbait banda atzematerik haietan, baina ez zegoen modurik inolako korrelazioa ezartzeko banda horien eta geneei egotziriko funtzioen artean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 53. orr.
1962an Etxebarriko Bandak laminazio fabrikan-eta egindako greba gogorren ondorioz, laurogeitaka detentzio eta kartzelatze gertatu ziren. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 96. orr.
Bular banda gorria zen buruzagien bereizgarria, eta besoko gorria, tenienteena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 306. orr.
Ispiluan haren irekidura nekusan sorbaldan, eta bularretakoaren banda zuria. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 205. orr.
Banda magnetikoaren klonazioa, bestalde, asko zabaldu da. Berria - Ekonomia 2004-12-01
Hartu eta begira-begira geratu zitzaion Harry, bihotza banda elastiko itzel bat bezala dardarka zuela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 35. orr.
-Euririk izan bada, plubiografoan banda-papera jaso, eguneroko bueltakoa delako. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 70. orr.
Paperok gorde, Donostiara hamar egunetik behin hamar paper-bandak bidaltzeko. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 73. orr.
Filmaren soinu-banda osorik dauka grabatua, eta etengabe entzuten du walkmanean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 225. orr.
Musika hirukotea dugu, Ehiztaria filmeko soinu-banda gogora dakarten aireak jotzen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 216. orr.
Testu idatzia, disketea, banda magnetikoa, bideo-banda, mikrofilma? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 458. orr.
Soinu banda grabatzea falta zitzaien. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 39. orr.
Animo egoera zorrotz bat osatzeko jatorrizko soinu banda. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 18. orr.
Cristina Vetronek italiar nekazari kantuekin sortutako soinu-banda zirraragarria. Berria - Kultura 2004-05-16
Egunkari abertzale batean egunero banda marraztu bat argitaratzen zuen umoregile grafiko batek. azpiegitura nahikoa hornituko da udalerri guztietan banda zabala erabili ahal izateko. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 21. orr.
Telefonica enpresaren banda zabaleko bi kableren mozketak Internetik gabe utzi zituen Hego Euskal Herriko milaka bezero atzo hiru bat orduz. Berria - Euskal Herria 2004-10-14
Euskaltelek %40ko kuota iritsi du EAEko banda zabalean. Berria - Ekonomia 2004-09-02
Trukea finko mantentzen da, aldaketa banda edo maila zehatz baten inguruan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 38. orr.
Konplexutasun eta distira handiko Mondrianen test bat erabili genuen, argi zuriz edo banda estuko filtroetan barrena proiektatutako argiz argiturik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 48. orr.
Hiru argitasun-indizeen konparazioa hiru uhin-bandentzat (oro har, gorri, berde eta urdinaren uhin-luzerekin bat zetorren). Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.
Atzoko bileran ez dutela tarifa igoerarik eskatu, «zerbitzuaren araberako fluktuazio-banda bat baizik». Berria - Ekonomia 2004-08-25
Bitartean, transmisioak irrati-amateurrentzako 145.990 FM MHz frekuentzian zabalduko dira, VHF bandan. Berria - Gaiak 2006-02-05
Bittor, Bettan eta bospasei mutilez moldatu banda Harrondora hurbildu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 188. orr.
Orduantxe sartu zen Morgan kuatreroaren banda Saloonean, ateari ostikoa emanda. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 37. orr.
Kartzelari ihes egiteko modu bakarra hauxe jarri zidaten: zuen bandan infiltratzea haientzat lan egitearren. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 15. orr.
Ronald Biggs-ek eta bere bandak eman zuten liburuetan gelditu den golpe horietako bat, Ingalaterran tren bat geldiarazi eta zorroan zeraman diru guztia ebatsiz. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 81. orr.
Biharamun goizean, Zakarra eta haien bandako beste bospasei gehiago agertu ziren elizaren ondoan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 115. orr.
Paristarren bandako boskoteak bortitz erasotzen zietenean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 290. orr.
Wendyren bihotzetik atera, eta bere bandakoengana egin zuen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 97. orr.
Hiruren banda. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 256. orr.
Banda armatuak, muga etikoaren axolarik ez bailuan, ekintza gero eta bortitzagoak obratzen zituela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 267. orr.
Lan Behartu Zerbitzuari eskapatu mutikoz osatu banda terroristak antolatzen ari omen ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 100. orr.
Txikitan ura eta tren geltokietako ikatz hondarrak saltzen aritu zen familia laguntzeko, eta nerabezaroan kaleko bandetan jardun zuen. Berria - Mundua 2006-01-12
Egia erran, pesta giroa, "banda" musika, jendeen txaloak gustatzen zitzaizkion... Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 148. orr.
Gaur berean ari izan nauk erreportajea egiten hain ongi ezagutzen dugun autobideko lapur bandaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 140. orr.
Gaizkile-banda zein ez, hain garrantzitsua al da zer gertatu den jakitea? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 105. orr.
Izutu beharko zuten, ordea, ezen geroztik Hutxek hiltzaile bandaren urratsen berriak komisariaraino helarazten zituen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 39. orr.
Hona poliziak identifikatu dituen malandro banda batzuen izenak: [...]. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 32. orr.
Zelan borrokatuko gara, bada, gerlari trebe batzuek gidatutako demonio banda baten aurka? Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 147. orr.
Hara, laztana, neuk esango diat, baina uste diat mari-zirtzil banda osoa bat datorrela: bihotz-bihotzez eskertuko diagu beti... beti-beti. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 116. orr.
Bere demostrazioak erakusteagatik dirua onartu izan balio Grosrouvrek atzetik zebilkion morroi-banda hari, bizirik egongo zen gaur. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 114. orr.
Sareari so egin zion, banda batean kortxoa bestean beruna zegoen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 72. orr.
Eta ababorreko bandatik galduko da balea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 380. orr.
Mangle zerrenda luzea dugula istriborreko bandan, eta itsaso zabala ikusten dela ababorretik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.
Ababorreko mandako beirate dotorez barna sartzen zen eguzkiaren argitan lo bezala. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 238. orr.
Moilatik irten eta beheko bandara jotzen zuten, baina ez Ondarru edo Bilboraino, Harrizorrotzetako izkinadaraino bakarrik, edo goiko bandara hartu eta Kaioarri pasatuz hondartzaraino heltzen ziren, inoiz Getaria edo Hondarrabiraino helduko zirela amets eginez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 68. orr.
Hirugarren joaldian kale egin nuen, bolak ez zuen-eta nik nahi nuen beste indarrik hartu bandaren kontra jotzean, eta bide erdian gelditu zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 12. orr.
Aulki gurpilduna ohe ertzeraino hurbildu; ohearen alboko esku-banda askatu; besteari heldu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 236. orr.
Orduan ikasi nuen, baita ere, zer den ateko banda eta zer lehorreko banda. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 191. orr.
Kontuz ibili behar zutela ezin zutela edonorekin fidatu halako gauzak isilpean egiten zirela, gerra hotza, nork daki, agian atako banda hartutakoan paketeren bat lagako zutela uhinek bazterrera ekar zezaten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 152. orr.
Portuko gauzak kontari hasi ginen, zeinen motela zen izotza palakatzen, nola gelditzen zen ahoa zabalik atako bandara hartzen zuten ontziei beha, zenbat korapilo mota ikasi zituen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 38. orr.
Bokalean jadanik, ateko bandara begiratuko duzu, zabalera, eta abanikoa bezala zabalduko da itsasoa, urdin ilun eta ia zimurrik gabe, bare barea eta mantxa berdeak ur azalean noraezean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.
Portutik hurrean, merkantea ia trabes zegoela portuaren ahoan, arrantzontziak buelta eman zuen eta ateko bandarantz abantean abiatu zen, atzetik zetorren destruktorearen aurrez aurre. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 68. orr.
antolatutako banda (3); atako banda (3); baiona banda (5)
banda armatuko (4); banda armatuko kide (4); banda ederra (3); banda eta guzti (4); banda magnetikoa (4); banda sortu (3); banda terroristak (3); banda terroristako (3); banda zabala (8); banda zabalaren (4); banda zabalaren merkatuan (3); banda zabalean (3); banda zabaleko (5); banda zuzendaria (3)
beste banda (3); filmeko soinu banda (3); folk banda (3); gaizkile banda (3); jazz banda (3); musika banda (43); pott banda (6); soinu banda (45); zarpai banda (5)
bandak alaiturik (7); bandak bazterrak (3); bandak ere (5); bandak eta (8); bilboko udal bandak (4); eta soinu bandak (3); musika bandak (20); soinu bandak (8); sorginak bandak (7); sorginak bandak alaiturik (4); txistulari bandak (4); udal bandak (11); udal musika bandak (3)
bandako musikariak (3); bandako musikariek (3); bandako zuzendaria (4); bandako zuzendariak (3); herri bandako (3); musika bandako (3); sorginak bandako (3); udal bandako (5)
bandan jotzen (3); istriborreko bandan (3)
atako bandara (3); ateko bandara (3)
musika bandaren (9); pott bandaren (4)