Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Delituak bitan banatze hau ez litzateke onartu beharko, baldin eta bitartean gutxitu egingo balitz inpunitatearen kaltea, eta delituaren probabilitatea handitu. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 88. orr.
Quattrocento betean, Vitruvioren ereduaren indarra nabarmena zen (hamar liburutan banatze horretan bertan ere bai). Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 280. orr.
Ikusi dugu eliz gorputz batetik ihes egiten duen zibilizazio sekular bat gai dela bere bidea egiteko aurreko zibilizazioaren bizitzako elementuen laguntzaz, baina ikusteko daukagu oraindik nola sortzen den banatze horretarako aukera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 135. orr.
Argi eta garbi dago, haien esentziari dagokionez, ez dutela arauzkoa batze soila, ez eta banatze soila ere. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 221. orr.
Guduak eta guduxkak batailoika jokatzen atsedenik gabe, batze-banatze etengabean dihardutela. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 105. orr.
Izebari gezurra esan nion atzo, bera esnatu orduko urruti samar egongo naiz Gasteiztik, atzokoa nahikoa izan zen, banatze uneak ez ditut atsegin, jende guztiak bezala. Lege zibilak bi zati ditu: banatze-legea bata, eta mendekuzko edo penala bestea. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 7. orr.
Banatze-legea norberaren eskubidea banatzen duena da, hau da, zer den gurea eta zer besteena jakiteko arauak ezartzen dituena. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 193. orr.
Lehengai berriak (alga, onddo eta antzekoez osaturiko jakiak), banatze modu berriak (etxez etxeko dendak, Internet bidezkoak), orain arte oso ezagun ez ziren egospen berriak (indukzioa, gas likidoen erabilera), etab. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 58. orr.
Garai horretantxe alde egin zuen Pedrok etxetik, eta banatze-tramiteak hasi zituzten; une latza izan zen Margarentzat, liburuetan areago murgiltzera bultzatu zuena. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 150. orr.
Banatze prozesuan areagotzen dira tratu txarrak. Berria - Euskal Herria 2004-12-11
Hiltzeko zorian banengo bezala pentsatu nahi dut ea nolako tailua eta neurria eduki izan nahiko nukeen orduan neure eskupeko banatze-lanean. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 197. orr.
Hura axolatzen zen jan-edanen banatzeaz eta kakatokien erabileraz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.
ale banatzea (3); banatze hori (3); banatze legea (4); bitan banatze (4)