Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon argitua da soberanoak nazioari eta bere buruari egin diezaiokeen oparirik zoragarriena, lege santuen banatzaile eta zaintzaile bihurtzen duena. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 112. orr.
Irizpide hauetan oinarrituta, zenbait ondorio atera dezake zorion publikoaren banatzaile zuhurrak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 93. orr.
Hala ere arkeologia politikoari dagokion pieza hau da gaurko egunean ere barne ondasunen tresna banatzailea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 59. orr.
Ohorearen txanpona agortezina eta emankorra da banatzaile jakintsuaren eskuetan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 114. orr.
Karta-banatzaileak joko horien artean bat hautatzeko aukera izaten duela, eskua berari dagokionean. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 533. orr.
Fortunari buruzko bi ahapaldi horiek idatzi zituenean ere, Cervantesek bazekien halabeharra zuela karta-banatzaile. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 73. orr.
Bere balentrien albisteek hanpatzen dute, beharbada, beldur-banatzaile honen kartera. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 210. orr.
Ekitate edo justizia banatzaile horren aplikazioak jarraitu behar dio, kasu bakoitzean, alderdi baten eta bestearen arteko hari meheari. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 51. orr.
Dama zuriez eta mamu beltzez, herensuge zorion-banatzaileez eta arima galdu tripazainez, maitale zentzugabeez eta hildako gorpujaleez. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 121. orr.
1,90 metroko garaierarekin joko banatzaile eta eskolta bezala jokatzeko erraztasuna du. Berria - Kirola 2004-10-06
Garai bateko joko banatzaile handiak ekarri ditu gogora joko antolatzaileak eta Kopako jokalari onenaren saria eskuratu. Berria - Kirola 2006-02-21
Saria Deaplaneta enpresa banatzaileak eskuratu zuen. Berria - Kultura 2004-11-07
Boa da enpresa banatzailea eta 1.000 ale inguru ipini ditu merkatuan, 8 euroan. Berria - Kultura 2004-08-26
Hondakin-sortzaile handienak direlako elikagaien industria (kontserberak, prekozinatuak), kateringa (enpresa eta antzeko kolektibitate handientzakoak) eta zentro banatzaileak, besteak beste. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 34. orr.
Nire bizitza, beraz, Ogino metodoaren eta makina banatzaileetako libera bateko kondoiaren artean kokatzen da. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 12. orr.
Billete bat makina banatzaile batean sartu eta txartel magnetiko bat jaso nuen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 74. orr.
-Catherine hori sare banatzaile bateko adarra izanen da eta bere burua agerian ez jartzeko zu erabili nahi zaitu. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 46. orr.
Kokaina sare banatzaileek zeharo kontrolatzen dute merkatua. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 47. orr.
Banatzaileek eta ekoizleek Frantziako salneurriak %1,76 jaitsi dituzte. Berria - Ekonomia 2004-12-26
Disketxearentzat eta banatzailearentzat izaten da diskoen salmentatik ateratzen den diru gehiena. Berria - Harian 2005-10-23
Arratseko egunkaria zekarren banatzaileak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 146. orr.
Han jarraitzen zuten ekinean motorista frantses eta italiarrek, hantxe foileto turistikoen banatzaileek. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 149. orr.
Coca-Colak bere edarien banatzaileekin sinatu ohi dituen kontratuak daude auzitan. Berria - Ekonomia 2004-03-25
Datu-base mota asko da, baita informazioaren banatzaile asko ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 339. orr.
Antzerki munduko programatzaileen, banatzaileen, konpainien eta ikusleen hitzordua uztailaren 7tik 10era izango da. Berria - Kultura 2004-05-27
Biltzaile eta banatzaile horiek, nik uste, hemendik dena zenbatzen, neurtzen eta biltegian sartzeko eramaten aritzen dira. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 349. orr.
Banatzaileak zama-lanetan, furgonetekin bidea oztopatuz. Kontuz ibili beharra zegoen, hori bai, banatzaileak etxera etortzen zirenean. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 33. orr.
Ekoizpen ia osoa hirugarren munduan egingo da (sindikatuak lanean hasi arte, behinik behin), transformazioa azalera handiagotara hedatuko da eta kontsumitzailea (dirudun zein txiroa) banatzaile horren morroi izango da. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 115. orr.
Azkenean elkarlanean kaleratu dugu liburua eta Zabaltzen ari da banatzaile gisa lanean. Berria - Kultura 2004-07-29
IKASek denbora osoz ariko den idazkari-banatzaile bat bilatzen du. Herria 2003-06-12
Banatzaile motodun bat ikusi du kotxe artetik pasatzen. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 36. orr.
Ekoizle txikiari jeneroa erosteko banatzaile handiek darabilten taktika. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 118. orr.
Metatzaile-banatzaile handiak agintzen du kontsumitzaileak zer hartu behar duen. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 114. orr.
Guk ekoizten duguna banatzaile on batekin zabaltzea, Euskal Herriko txoko guztietara iristea eta ezagutaraztea litzateke gure helburua. Berria - Kultura 2006-01-12
Gero eta zinema gutxiago programatzen denez banatzaile independenteek arazoak dituztelako. Berria - Kultura 2004-09-17
Azoka jarri zuten eraikinaren atarian, Musikherriak, herri mugimenduko taldeek, zenbait argitalpenek eta banatzaile alternatibok. Berria - Kultura 2006-03-05
Banatzaile automatikoarena egiten hasten dira: ezkerreko zirrituan bi txanpon, eta horra, zilarrezko paperean bildutako anekdotak; bi txanpon eskuineko zirrituan eta aholku preziatuak jasotzen dira, hortzetara itsasten direnak goxoki bigunen antzera. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 123. orr.
Ormazabal banatzaile elektrikoak adierazi du «hobekuntza handia» eragingo duela erosketak eta «hazkuntzarako beharrezko neurria» dela. Berria - Ekonomia 2004-03-27
Banatzaile taldeek diru kopuru handiak ematen bide zizkioten PSri, Destraderen bitartez. Berria - Euskal Herria 2004-08-20
Astegunetan, liburuzain laguntzailea da, eta, asteburuetan, karta banatzailea kasino batean. Berria - Mundua 2004-04-22
Ozta-ozta gainditu dute fruta-banatzailearen kamioneta. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 38. orr.
Nonbait, berdin zitzaion butano banatzailearekin edo argindarraren gastua neurtzera zetorrenarekin oheratzea. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 67. orr.
Aliziak egunkari-banatzaile gaztea ikusi du hesiaren beste aldean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 160. orr.
Jeneralizatzen hasiak dira horrelako komertzioak (banka, aseguru, liburu-banatzaile, bidai agentzia, etc.) zerbitzu sektorean, batik bat. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 121. orr.
Euskal Herriko ontzi-fabrikatzaileek eta elikagai-banatzaileek beren prospektuak munduko hizkuntza gehienetan plazaratuko dituzte, euskaraz izan ezik. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 63. orr.
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko energia banatzaile txikiak erosteari ekin dio. Berria - Ekonomia 2006-03-04
Jakin zuen Mikelek Jon hura droga banatzailea zela beharbada ere gehiago, eta tirokatua izan zela. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 264. orr.
Indar bateratzaileak eta banatzaileak sokatiran. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 60. orr.
Adiskidetasunetik etsaitasunerako aldaketak kultur atalase eroankor hori (limen) fronte militar banatzaile (limes) bihurtu zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 142. orr.
Eraginkortasunik gabeko limes banatzailean zehar kanpotik sartu ziren ondasun guztien artetik, gerra-armak izan ziren agian esanguratsuenak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 146. orr.
Bezero onen artean ere, marra banatzailea, onak, dena dendan erosten dutenak, gaiztoak, hiritik ekartzea ahaztu zaien litro-olioa erostearekin iraintzen gaituztenak. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 52. orr.
Filosofia Hegelentzat guztiaren eta guztiaren batasunaren zientzia denez gero, Kantena -haren pentsamendu "kritiko" banatzailea, orotasunaz mintzatzea debekatzen duena-, filosofia baino gehiago, filosofiarako sarrera legez onartzen da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.
banatzaile eta (6); banatzaile handiak (3); banatzaile txikiak (4); banatzaileak eta (5); enpresa banatzaileak (3); joko banatzaile (31); joko banatzaile argentinarrak (3); joko banatzaile txikiak (3); joko banatzailea (30); joko banatzailea da (3); joko banatzaileak (10); joko banatzailearen (4); joko banatzaileek (3); joko banatzaileen (7)